Ireki menu nagusia

Holger Pedersen (Gelballe, Koldingetik hurbil, 1867ko apirilaren 7a - Kopenhage, 1953ko urriaren 25a) daniar hizkuntzalaria izan zen. Zelta hizkuntzen egitura aztertu zuen batez ere. Kopenhageko Unibertsitatean irakaslea izan zen. Neogramatikarien eskolako metodologia erabili zuen gehienbat. Idazlan nagusiak: Zelta hizkuntzen gramatika konparatiboa (1909-1913) eta Zelta hizkuntzen gramatika konparatibo laburra (1937). Hogeita hamar bat liburu argitaratu zituen danieraz, ingelesez, frantsesez eta alemanez, eta Albaniako, Armeniako, Errusiako hizkuntzak eta indoeuropar dialektoak aztertu zituen, eta baita hizkuntza indoeuroparren eta hizkuntza semiten eta fino-ugriarren arteko harremanak ere.

Holger Pedersen (hizkuntzalaria)
Holger Pedersen 1867-1953.png
Bizitza
Jaiotza Kolding1867ko apirilaren  7a
Herrialdea  Danimarka
Heriotza Hellerup Itzuli1953ko urriaren  25a (86 urte)
Hezkuntza
Heziketa Kopenhageko Unibertsitatea
Hizkuntzak Daniera
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, armenologista Itzuli eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Kopenhageko Unibertsitatea
Kidetza Suediako Zientzien Errege Akademia
Royal Danish Academy of Sciences and Letters Itzuli
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia

ErreferentziakAldatu