Kolding
Kolding Hegoaldeko Danimarkako eskualdean kokaturik dagoen herria da, Danimarkako zazpigarren herri handiena da, eta eskualdeko hirugarrena. Jutlandia penintsularen hego-ekialdean dagoen Kolding fiordoko hiria da.
Kolding | ||
---|---|---|
hiria | ||
| ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | ![]() | |
Eskualdea | Hegoaldeko Danimarkako eskualdea | |
Alkatea | Jørn Pedersen | |
Posta kodea | 6000 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 55°29′27″N 9°28′20″E / 55.4908°N 9.4722°E55°29′27″N 9°28′20″E / 55.4908°N 9.4722°E | |
![]() | ||
Azalera | 640 km² | |
Altuera | 50 | |
Demografia | ||
Biztanleria | 58.757 (2015) | |
Metropolia | 89.071 | |
Dentsitatea | 260,2 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1231 | |
Telefono aurrizkia | (+45) 7 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Pisa, Delmenhorst, Lappeenranta, Örebro udalerria, Nanortalik (en) ![]() ![]() ![]() | |
kolding.dk |
HistoriaAldatu
Erik V.a Danimarkakoak XIII. mendean eraiki zuen Koldinghus gazteluaren inguruan sortu zen herria. Lehenengo dokumentu idatziak 1231 urtekoak dira. Errege familiak Jutlandian eduki zuen azken egoitza izan zen.
Bi borroka garrantzitsu gertatu dira hemen. Lehena 1658an, poloniarrek eta daniarrek bat egin eta suediarrak gainditu zituztenean eta bigarrena 1849an alemania eta daniarren arteko Schleswigko Gerran.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Koldinghus gaztelua: XIII mendeko gotorleku eta errege egoitza.
- San Nikolas eliza (Sankt Nicolai): XIII mendeko harrizko eliza.
- Trapholt Arte Museoa: XX mendeko daniar margolarien lanak erakusten ditu.
- Geografisk Have lorategiak.
IruditegiaAldatu
Koldinghus gazteluaren barnealdea.
Hiri senidetuakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) Webgune ofiziala
- (Danieraz) gazteluaren webgunea[Betiko hautsitako esteka][Betiko hautsitako esteka]