Holandar saltsa
Artikulu edo atal hau «Herbeherear saltsa» artikuluarekin batu dadila proposatu da. (Eztabaida) |
Holandar saltsa, gorringoa, gurina eta limoiaren arteko emultsio bat da. Normalean arrai edo itsaskiekin sukaldeko hornigaia bezala erabiltzen da. Prestaketa ugarirekin gainerre egiten den saltsa da. Holandar saltsa prestatzeko gurina gardendu egin behar da dekantazio bitartez, modu honetara
Holandara saltsaren errezetaAldatu
Litro inguru saltsa lortzeko.
OsagaiakAldatu
Gurin gardendua: 600 g.
Gatza: Pitin bat.
Piperbeltza: Pitin bat.
Limoia: 1/2-ren zukua.
Arrautza gorringo: 6.
PrestaketaAldatu
Gurina gardentzeko maria bainuan urtu eta jaso goian dagoen koipea edo gantza eta azpiko esne-gazura bereiziz.
Pertz bat jarri maria bainuan eta bertan gorringoak, limoi zukua, gatza eta piperbeltza jarri.
Hagatxoarekin irabiatu zuritu arte.
Atera maria bainutik eta gehitu gurin gardendua poliki-poliki hagatxoarekin irabiatzen dugun bitartean.
Maionesa baten moduan osagai guztiak bateratuko eta saltsa lodituko da.
AholkuakAldatu
Saltsa hau prestatzeko garrantzitsua da gorringoak eta gurina antzeko tenperaturan egotea.
Saltsa moztuko balitz, moztutako saltsa pitin bat jarriko genuke pertz azpian, izotz kozkor bat gehitu eta gainerako saltsa moztua gehitzen joango ginateke, hagatxoarekin irabiatzen dugun bitartean.
Saltsa hau ezin da egun batetik bestera gorde.
Maria bainuan edukiko dugu erabili bitartean.