Hiri Debekatua

Hiri debekatua» orritik birbideratua)

Hiri Debekatua[1] (txinera tradizionalez: 紫禁城; pinyinez: Zǐjìn Chéng, euskaraz: «Hiri Gorrindol Debekatua») Txinako enperadore-enperatrizen jauregia izan zen, Ming dinastiaren garaitik eta Qing dinastiaren azkenera arte, hots, 1420tik 1912 arte. Gotorlekua da, 8 metro garai den harresi batek inguratua. Antzinako Pekingo erdigune zehatzean bertan dago, eta gaur egun Jauregi Museoaren (txinera tradizionalez: 故宫博物院; pinyinez: Gùgōng Bówùyùan) egoitza da. Hiri Debekatua Txinako enperadore-enperatrizen eta haien familien bizileku izan da, bai eta Txinako gobernuaren zeremonia eta politika arloko erdigunea ere, ia 500 urtez.

Hiri Debekatua
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Ming eta Qing dinastietako Jauregi Inperialak Pekin eta Shenyangen
Imperial City
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
HiriaPekin
BarrutiDongcheng barrutia
JiedaoDonghuamen Subdistrict
Koordenatuak39°54′57″N 116°23′27″E / 39.9158°N 116.3908°E / 39.9158; 116.3908
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1420
Inaugurazioa1923
Arkitektura
ArkitektoaKuai Xiang (en) Itzuli
Azalera72 ha
Ordezkatzen duImperial City (en) Itzuli
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia439-001
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
Bisitariak urtean15.080.000
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Gaur egun, txinatar subiranotasunaren eta Pekingo hiriaren ikurra da, eta Txinako Herri Errepublikako zigiluetan agertzen da. Munduko erakargarri turistikorik handienetakoa da.

Izena aldatu

Izena, 紫禁城 Zijin Cheng, hiru partikula independentez osatuta dago. Zik-ek, euskaraz Gorrindola edo Purpura, lehen aipaturiko Iparrizarrari erreferentzia egiten dio. Jin-ek, debekatua, inor, jauregitik irten edo bertara sar ez zitekeela esan nahi du, enperadorearen onespen zuzenik gabe. Cheng hitzak, zer den definitzen du, eta "Harresitutako Hiria" esan nahi du.

Ezaugarriak aldatu

 
Hiri Debekatuaren ikuspegia

0,72 kilometro karratu, 800 eraikin eta 9.000 gela baino gehiago hartzen ditu. Munduan kontserbatzen diren zurezko antzinako egituren bildumarik handiena da. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1987an, 12,96 hektareako babes azalera eta 153,10 errespetu azalera hartuz. Jauregi Inperiala, Tiananmen plazaren iparraldean dago, eta bertara, Tiananmen Atetik sar daiteke. Hiri Inperiala deituriko auzo batek inguratzen du.

Ikus,gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu