Hiri-barreiatzea edo hiri-sakabanatzea (urban sprawl), italiar testuinguruan hiri lausoa izenez ezaguna (città diffusa), hirigintza kontzeptu konplexu bat da, oinarrian landa-lurrak okupatuz dentsitate txikiko hiri-garapena duena, erabileren bereizte handia (ad: dendak eta etxebizitzak) eta autoekiko mendekotasun handia eragiten dituena[1]. Hiri lausoak oztopo ugari sortzen ditu, hala nola:

  • Autoekiko menpekotasun handia (eta auto gabekoen mugimendu eza)
  • Ekipamendu desegoki eta sakabanatuak (ad: osasuna, kultura...)
  • Azpiegitura kostu handiagoa biztanleko (ad: bideak, instalazioak...)
  • Alferreko hiri-bilbea (ad: erabilera gutxiko kale-plazak
  • Etxebizitza eta negozio dibertsitate txikia
  • Energia, lurzoru eta ur erabilera handiagoa biztanleko
  • Sumatutako balio estetiko kaxkarra (ad: paisaia errepikakorra)
Hiri-barreiatzea Txingudiko badiaren inguruan (Hondarribia lehen planoan eta Hendaia bigarrenean)

Hiri-barreiatze terminoa konnotazio negatiboak ditu oro har, batez ere osasun, ingurumen eta kultura arrazoiengatik[2]. Hiri lausoetako biztanleek, batez beste gehiago kutsatzen dute eta auto arrisku gehiago jasan[3][4], hiri trinkoetakoak baino. Hala ere, eztabaidagai da, batzuen esanetan kontsumitzaile ugarik dentsitate txikiko auzoak nahiago dituztelako.[5]

Historia

aldatu

XIX. mendean, industrializazio garaian, teoria higienistek dentsitate txikiak hobesten zituzten, "airea ibiltzeko" eta gaitzak sahiesteko. Teoria hauek lehen herri garraioen garapenarekin agertu zen, biztanleen mugikortasuna areagotu zituena: burdinbidea. Hiri industrializatuaren desegokitasunak saihesteko, Ebenezer Howard ingeles hirigileak dentsitate txikiko hiri motak bururatu zituen: lorategi-hiria.

Autoaren garapenak hiri-barreiatzea bultzatu zuen, pertsonen mugikortasuna ez baitago herri-garraioari lotuta. Horrela, dentsitate txikiko auzoak areagotu ziren, errepidez komunikatuak. Era masiboan XX. mende erdialdetik garatu zen Estatu Batuetan eta azken laurdenetik Mendebaldeko Europan, Euskal Herrian barne.

Erreferentziak

aldatu
  1. What is Sprawl?. SprawlCity.org (2008-02-07)
  2. Frumkin, Howard (May–June 2002). Urban Sprawl and Public Health. Centers for Disease Control and Prevention. 2008-02-07.
  3. Norman, Jonathan. (2006). «Comparing High and Low Residential Density: Life-Cycle Analysis of Energy Use and Greenhouse Gas Emissions» Journal of Urban Planning and Development  doi:10.1061/(ASCE)0733-9488(2006)132:1(10). ISSN 0733-9488..[Betiko hautsitako esteka]
  4. Van Pelt, Julie (ed.). (2006). (PDF) Cascadia Scorecard 2006. ISBN 1-886093-16-4..[Betiko hautsitako esteka]
  5. Moore, Adrian; Rick Henderson (June 1998). "Plan Obsolescence", Reason Magazine. 2008-02-07.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu