Hiperidesgrezieraz: Hypereides— (Atenas, K.a. 389 - Kleon, Peloponeso, K.a. 322) Antzinako Greziako hizlaria izan zen. Platonen eta Isokratesen ikaslea.

Hiperides
Arte romana, iperide, II sec. ca..JPG
strategos

Bizitza
Jaiotza Atenas, K.a. 390
Herrialdea Antzinako Atenas
Lehen hizkuntza antzinako greziera
Heriotza Egina, K.a. 322 (67/68 urte)
Familia
Bikotekidea(k) Phila of Thebes (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak antzinako greziera
Jarduerak
Jarduerak politikaria, abokatua, hizlaria eta militarra

BizitzaAldatu

Hasieran logografo-lanetan aritu zen, inorentzako epaiketa-hitzaldiak eginez. Frine bere maitalearen kasua berak defendatu zuen: erlijiogabea izatea leporatzen zioten akusatuari, eta azken argudiotzat akusatuaren edertasuna agerian jarriz, lortu zuen Hiperidesek epaileen errukia.

K.a. 347tik aurrera Demostenesen jarraitzaile izan zen mazedoniarren eta bakezaleen aurkako erasoetan. Keroneako guduan (K.a. 338) Filipo II.a Mazedoniakoa atenastar koalizioari nagusitu zitzaionean, Hiperidesek antolatu zuen Atenasen defentsa. Harpaloren auzian Demostenesen salatzaile nagusietarikoa izan zen. Alexandro Handia hil ondoren (K.a. 323), mazedoniarren aurkako matxinada zela eta, berriro adiskidetu zen Demostenesekin. Antipatroren zapalkuntzaren biktima izan zen: atxilotu eta oinaze ikaragarriak pairarazirik hil zuten.

OndorenakAldatu

Antzinatean ia Demostenesen parekotzat zeukaten. Haren eskutik atera bide ziren 77 hitzaldietatik 6 besterik ez dira gorde, eta ez osorik guztiak. Argitasuna, dotoretasuna, hizkuntza jasoaren eta lagunartekoaren bateratze egokia, hein batean komediak eragina, dira Hiperidesen berbaldiaren ezaugarriak. Demostenesen aurka eta Lamian eroritako gudarien hileta-hitzaldia dira bere hitzaldirik aipagarrienak.

ErreferentziakAldatu