Hilario (aita santua)
Hilario[1] (Sardinia, ? - Erroma, 468ko otsailak 29) Eliza Katolikoko Aita Santua izan zen 461 eta 468 bitartean.
Hilario (aita santua) | |||
---|---|---|---|
461eko azaroaren 20a - 468ko otsailaren 28a (egutegi gregorianoa) ← Leon I.a - Sinplizio → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Sardinia, ? | ||
Heriotza | Erroma, 468ko otsailaren 29a (52/53 urte) | ||
Hobiratze lekua | Basilica of Saint Lawrence Outside the Walls (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, apaiz katolikoa eta idazlea | ||
Lantokia(k) | Erroma | ||
Santutegia | |||
Azaroaren 17 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Artxidiakono bezala Leon I.a Handia aita santuaren ordezkari bezala aritu zen 449an ospatu zen Efesoko kontzilioan, Efesoko lapurreta bezala ezagutua izan zena Flaviano Konstantinoplakoaren zigorraren aurka agertuz, Dioskoro I.a Alexandriakoa alexandriar aitalehen monofisitaren aurka aritzea suposatu ziona, baita Konstantinoplatik zein Erromatik urruntzera behartua egotea ere bere bizia salbatu ahal izateko.
Aita Santu bezala eman zuen denboran Espainia eta Galiako eliza ordenamenduari arreta berezia jarri zion, bi lurralde hauek, barbaroen inbasioen ondorioz kaosean murgilduta baitzeuden.
Hilariok bi otoitzleku eraikiarazi zituen Laterango baptisterioetan, bata San Joan bataiatzailearen omenez eta bestea San Joan apostoluaren omenez, bere ustez honen bitartekaritzari esker salbatu ahal izan baitzen Efesoko kontzilioan izan zuen parte hartzearen ondoren. Gurutze Santuaren omenezko kapera bat ere eraikiarazi zuen baptisterioan, komentu bat, bi bainugela publiko eta liburutegiak San Lorentzo Harresiz Kanpoko Elizaren ondoan, non 468ko otsailak 29an (ziurra ez den data) hil ondoren lurperatua izan zen.
Aurrekoa Leon I.a |
Aita Santua 461eko azaroak 19-468ko otsailak 29 |
Ondorengoa Sinplizio |
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hilario (aita santua) |