Loki-hezur

Garezurraren albo bietako hezurra
Hezur tenporal» orritik birbideratua)

Loki hezurra garezurra osatzen duen hezur bikoitz, irregular eta pneumaikoa da, loki hobian kokatzen da eta organo bestibulokoklearra bere barne hartzen du. Gizakiak bi loki hezur ditu, buruaren ezker aldean bat eta eskuin aldean bestea. Loki hezurraren zati nagusiak hiru dira: ezkataduna, mastoidea eta haitz hezurra eta bizitzaren bigarren urtearen erdialdean egiten dute bat hiru zati horiek. Hiru apofisi ditu: mastoidea, zigomatikoa eta estiloidea. Loki hezurra buruko hezur hauekin giltzatzen da: parietalarekin (goitik); garondo-hezurrarekin (atzetik); esfenoide eta masailezurrarekin (aurretik); eta beheko masail hezurrarekin (behetik). Buruko eta lepoko gihar ugari lotzen zaizkio loki hezurrari (loki giharra, garondo giharra, esternokleidomastoideoa, maseteroa, etab.).

Loki-hezur
Xehetasunak
Honen parteBurezurra
Neurokranioa
Aurpegi hezurra
KokapenaNeurokranioa
KonponenteakLoki-hezurraren zati petrosoa
tympanic part of the temporal bone (en) Itzuli
squamous part of temporal bone (en) Itzuli
petrotympanic fissure (en) Itzuli
petrosquamous suture (en) Itzuli
tympanosquamous fissure (en) Itzuli
tympanomastoid fissure (en) Itzuli
ArtikulazioaEsfenoide hezurra
Garondo-hezurra
Masaila
Hezur parietala
Baraila
Identifikadoreak
Latinezos temporale
MeSHA02.835.232.781.885
TAA02.1.06.001
FMA52737
Terminologia anatomikoa
Loki hezurarren kokapena garezurrean

Garapena eta hezurketa

aldatu

Fetuaren bizitzaren bigarren hilabetearen erdialdean osifikazio-zentro bi agertzen dira: batek ezkata sortzen du, eta besteak hezur tinpanikoa. Hezur tinpanikoaren ondoan beste osifikazio-zentro batzuk garatzen dira. Fetuaren bizitzako hirugarren hilabetean harri itxurako zatia ekoizten duten zortzi zentro mugatzen dira. Beste zentro batek apofisi estiloidea sortzen du. Bizitzako lehen urtean, hiru zati horiek sinostosi baten bidez batzen dira, hezur bakarra osatzeko. Hiru pieza horiek, beren garapenean elkarren artean soldatzean, jostura batzuk sortzen dituzte, gutxi gorabehera ikusgarriak eta iraunkorrak. Fusio horren ondorioz, ezkata-zatiak bakarrik mantentzen ditu ia jatorrizko muga berberak, beste bi zatiek beren funtsezko antolamendua aldatzen dute, eta honela geratzen dira:

  • Ezkata-zatia
  • Zati mastoideoa (fetuan harri itxurako zatiaren kanpoaldea da).
  • Zati petrosoa (fetuan harri itxurako zatiaren eta zati tinpanikoaren barnealdea da).

Funtzioa

aldatu

Loki hezurrak hainbat funtzio betetzen ditu:

  • Masailalboko arkuaren sorrera
  • Barailaren txertaketa gunea
  • Barruko eta erdiko entzukinak bere barne hartzea, horrela hauek hainbat egituretatik babestuko dituzte.
  • Entzefaloa babestu
  • Maseter giharraren jatorri gunea sortu
  • Garezurraren erdiko eta atzeko hobiak banatu.

Harri itxurako atala eta mastoide irtengunea

aldatu
 
Loki hezurraren atalak

Harri itxurako zatiak berak eta atal honetatik ateratzen den mastoide irtenguneak osatuko dute harri itxurako atala.

Harri itxurako zatiaren atzealderago mastoide irtengunea dago, barrua gelatxo izeneko hutsuneez beteta duena. Irtengune honek piramide itxura dauka eta bere erdialdean mastoide-muxarradura dago. Muxarraduraren erdialderago eta berarekiko paralelo, garondo-arteriaren ildoa dago. Muxarraduraren aurrealdean estiloide irtengunea dago, eta estiloide irtengunearen zorroaren bidez babestuta egongo da. Estiloide irtengunearen sorburuaren atzealdean estiloide-masteoideetako zuloa dago. Mastoide irtengunea aurretik tinpano-hezurrarekin lotzen da (pareta-mastoideetako jostura) eta atzetik garondo hezurrarekin (garondo-mastoideetako jostura).

Harri itxurako zatiak piramide itxura du eta erdiko eta barneko belarria hartzen ditu bere barne. Gainera, hainbat barrunbe eta konduktu bideratuko dira honen barnealdetik. 4 aurpegi izango ditu: 2 goiko edota garezur barnekoak eta bi beheko edo garezur kanpokoak.

  • Garezurrez kanpoko eremua:
     
    Ezkerreko loki-hezurra, beheko azalera.
    Estiloide irtengunearekiko erdialdean bi zulo daude: karotida-kanalaren kanpoko irekigunea eta jugular-hobia. Karotida-kanala harri itxurako hezurraren barnean aurrerantz bideratzen da eta garezur barruan irekitzen da aurre eta goranzko norabidearekin, karotida-kanalaren barruko irekigunearen bidez. Karotida kanalaren atzealdean jugular-hobia dago. Loki hezurra garondo hezurrarekin lotzen denean jugular-hobia eremu honetan zulo bat osatzen da, jugular-zuloa. Zuloaren aurreko muga jugular-muxarradura da. Karotida kanala eta jugular hobia xafla fin batek banatzen ditu eta bertan aldakorra den tinpano-kanaltxoa dago. Karotida-kanalaren aurrealdean gihar-tubetako kanala dago. Harri itxurako hezurraren erdialdeko erpina falka baten moduan sartzen da esfenoidearen hegal nagusien eta garondo-hezurraren oinaldeko zatiaren artean (clivusa), baina beraien artean espazio bi gelditzen dira, zulo urratua (garondo-hezurraren oinaldea eta esfenoide-hezurra) eta atzeko zulo urratua edo jugular-zuloa (harri itxurako hezur eta garondo-hezurraren artean) deritzenak.
  • Garezurrez barruko eremua:
     
    Ezkerreko loki-hezurra, garezur-barruko aldea.
    Harri itxurako hezurrak osatzen duen piramidearen erpina erdi aurrealderantz zuzentzen den bitartean piramidearen goiko ertza gorantz proiektatzen da, ertz horrek osatzen du erdiko hobiaren atzeko muga eta atzeko hobiaren aurreko muga. Goiko ertz honetan izen bereko sinuaren aztarna den goiko zabalgunearen ildoa dago. Goiko ertzak harri itxurako hezurra aurreko eta atzeko aurpegietan banatzen ditu. Aurreko aurpegian trigeminus-aztarna deritzon depresio txikia agertuko da. Horrekin batera, albo-atzealderago arku itxurako goragunea aurkitu dezakegu, eta honekiko albo-aurrealdean tinpanoaren sabaia kokatuko da. Tinpano sabaiaren aurre erdialdean bi zulo aldakor daude, bata bestearekiko oso hurbil kokatuta daudenak: harri-nerbio nagusi eta txikiaren kanalaren hiatoak. Atzeko aurpegian barruko entzumen-meatua dago. Honekin batera, hezurrezko labirintora heltzen den atari (bestibulu) kanaltxoaren irekigunea agertuko da.

Tinpano atala

aldatu

Tinpano hezur izena ere hartzen du eta beste ataletatik alderatuta garapen enbrionario desberdina du [4]. Kanpotik ikusita goitik irekita dagoen eraztun itxura du. Honi tinpano eraztun deritzo. Ezkataren behealdera dago lotuta eta bien artean kanpoko entzumen meatuaren hezurrezko euskarria osatzen dute. Tinpano atalak, kanpo entzumen meatuaren beheko pareta osatuko du zehazki. Erdialderantz karotida-kanaleraino luzatzen da.

Tinpano eraztunaren aurre-goialdea harri itxurako hezurrarekin elkartzen da arteka bat osatuz, tinpano-harrietako arteka. Atzealdetik eraztunak mastoide irtengunearekin bat egiten du tinpano-mastoideetako artekan. Gainera, tinpano hezurrak atzealdetik zorro bat egiten dio estiloide apofisiari.

Ezkata eta masailalbo irtengunea

aldatu
 
Ezkerreko loki-hezurra, garezur-kanpoko aldea.

Loki hezurraren ezkata zatirik handiena hartzen duen atal laua da, loki-hezurrarekiko gora eta alboaldera proiektatzen dena. Forma erdizirkular irregularra izango du. Horren aurrealdea esfenoides hezurraren hego nagusiekin lotuko da; eta atzealdea, pareta-hezurraren beheko ertzarekin (loki-pareta jostura osatuz)[5].

  • Kanpo-aurpegia Ganbila da eta masailalbo-irtengune deritzon eta masailalbo-hezurrarekin giltzatuko den aurrenzko irtengune luzea du.  Irtengune honen hasieran bi sustrai egongo dira, aurrekoa eta atzekoa. Bien artean eta behealdean barail-hobia agertuko da, loki barailetako giltzaduran glenoide barrunbea osatzen duena. Aurreko sustraiean beheranzko proiekzio bat egongo da, giltza-tuberkulua deritzona. Honek loki-barailetako giltzaduran parte hartuko du barail-hobia aurretik mugatuz. Aurpegi honetan ere, sakoneko atzeko loki-arteriaren ildoa kokatuko da.
  • Barne-aurpegia Ahurra da eta erdiko arteria meningeoaren adarrek utzitako ildo eta aztarnak agertzen dira.

Kokapena

aldatu

Barrunbe kranealaren albo-behekaldean kokatzen da, loki hobian zehazki. Bi loki-hezur egongo dira, garezurraren bi alboetan. Esfenoides hezurrararekiko atzealdean kokatzen dira, garondo hezurraren aurrealdean eta pareta-hezurraren behealdean, hezur guzti hauekin lotzen delarik [6].

Goraguneak

aldatu
  • Masailalbo irtengunea (Processus zygomaticus): masailalbo hezurraren loki irtengunearekin lotuko da masailalbo arkua osatuz.
  • Giltza tuberkulua (Tuberculum articulare): biribila da eta baraila hobiaren (barailezurraren kondilo irtengunea lotzen da) ondoan kokatzen da.
  • Mastoide apofisia (Processus mastoideus): kanpoko entzumen meatuaren atzean kokatzen den borobil itxurako irtengune bat da, hainbat muskulurentzako lotunea dena.
  • Estiloides apofisia (Processus styloideus): harri itxurako zatiaren atzeko aurpegian kokatzen den arantza itxurako irtengune luze bat da, beherantz, aurrerantz eta erdialderantz zuzentzen dena.

Pasabideak

aldatu

Barruko entzumen meatua

aldatu

Harri nerbio nagusiaren kanalaren hiatoa

aldatu
  • Harri nerbio nagusia: aurpegi nerbiotik ateratzen den adar parasinpatikoa da, zehazki aurpegi nerbioak sortutako aurpegi kanalaren goikaldean kokatzen den geniculatum gongoiletik. Zulo honetatik garezurraren erdiko hobira aterako da.

Harri nerbio txikiaren kanalaren hiatoa

aldatu
  • Glosofaringe nerbiotik ateratzen den adar parasinpatikoa da. Nerbio hau jugular zulotik atera bezain laster, tinpano nerbioa emango du, zeina ibilbidetxo bat egingo du tinpanoaren kanaltxotik bideratuz, gero tinpano-kutxan sartzeko. Tinpano-kutxaren barruan promontorio izeneko goragunea kokatzen da, eta honetan tinpano-plexua osatuko da. Tinpano plexutik harri nerbio txikia aterako da, zulo honen bidez garezurrera helduko da.
  • Goiko tinpano arteria

Karotida kanalaren kanpoko irtengunea/ karotida kanalaren barruko irtengunea

aldatu

Karotida kanalaren kanpoko irtengunea, harri itxurako hezurraren barnean aurrerantz bideratzen da eta zulo urratuaren eremuan baina garezurraren barruan irekitzen da aurre eta goranzko norabidearekin, karotida kanalaren barruko irtengunea osatuz. Beraz, bi pasabideetatik egitura hauek pasatuko dira:

  • Barruko karotida arteria, karotida komunetik sortzen dena.
  • Barruko karotida plexua, sinpatiko nerbioek sortzen dutena.
  • Barruko karotidaren zain plexua.

Estiloide mastoideetako zuloa

aldatu
  • Aurpegi nerbioa, aurpegi kanalaren amaiera zulo hau izango da.
  • Estiloide mastoideetako arteria, atzeko belarri arteriaren adarra dena eta azken hau, kanpoko karotidaren adarra da.

Jugular hobia

aldatu

Loki hezurraren harri itxurako zatia garondo hezurraren jugular muxarradurarekin elkartzean sortzen da.

  • Barruko jugular zaina
  • Glosofaringe nerbioa (IX gara nerbioa)
  • Vagus nerbioa (X. gara nerbioa)
  • Nerbio gehigarria (XI. gara nerbioa)
  • Beheko harri-zabalgunea
  • Atzeko meninge-arteria

Bestibulu kanaltxoaren irtengunea

aldatu

Zulo urratua

aldatu

Zulo honen eraketan parte hartuko du, loki hezurraren harri itxurako zatiaren amaieran hutsune bat geratzen da, zulo urratua dena. Zulo honen eraketan ere esfenoide hezurrak eta garondo hezurraren oinaldeak parte hartuko dute.

  • Harri nerbio nagusia: lehen aipatu den moduan, garezurraren erdiko hobira helduko da, garezurretik ateratzeko zulo honetatik egingo du.
  • Sakoneko harri nerbioa: T1-T2 mailatik ateratzen den nerbio sinpatikoa da. Horiek, goiko idun gongoilera bideratzen dira bertan sinapsia egiteko. Sinapsia egin ostean ateratako gongoil osteko zuntzek barruko, nahiz kanpoko karotidaren inguruan karotida plexuak eratzen dituzte. Adar hau barruko karotida plexutik aterako da eta pterigoide kanalean  harri nerbio nagusiarekin bat egin ostean, nerbio vidianoa sortuko da.

Artikulazioak

aldatu

Artikulazio estrintsekoak

aldatu

Garezurraren hezurren eta loki hezurraren artean sortutakoak dira:

  • Goikaldean pareta hezurrarekin ezkata joskura eta pareta-mastoideetako joskura osatuz
  • Atzekaldean garondo hezurrarekin garondo-mastoideetako joskura sortuz.
  • Aurretik eta erdialdetik esfenoidesaren hegal nagusiaren atzeko ertzak loki hezurraren ezkatarekin esfenoide-ezkatetako joskura osatzen du.
  • Aurretik eta kanpoaldetik masailalbo hezurrarekin loki-masailalbo joskura osatzen du.
  • Barailezurrarekin loki-barailetako giltzadura osatzen du.

Artikulazio intrintsekoak

aldatu

Loki hezurraren arteko atalen elkarketen aztarnak dira:

  • Harri-tinpanoetako arteka
  • Harri-ezkatetako arteka
  • Tinpano-ezkatetako arteka
  • Tinpano-mastoideetako arteka

Muskulu ezarpenak

aldatu
 
Hezur tenporalean ezartzen diren muskuluen ezarpenak seinalatuta agertzen dira

Erdiko belarriaren muskuluak kontutan hartu gabe, 13 muskulu ezartzen dira loki hezurrean:

Ezkata

aldatu

Harri itxurako zatia

aldatu
  • Ahosabai errezelaren gihar jasotzailea

Mastoide irtengunea

aldatu

Patologiak

aldatu

Haustura

aldatu

Loki hezurraren hausturak burezurreko traumatismo larri baten ondoren gerta daitezke; batzuetan, entzumenaren egiturei ere eragiten diete, eta hipoakusia edo aurpegiko paralisia eragiten dute.

Loki hezurreko hausturak antzeman daitezke:

  • Battle ikurra (ekimosi erretraurikularra): apofisi mastoideko hematomak
  • Odol jarioa belarrian

Odol jarioa erdiko belarritik (hemotimpanoa) etor daiteke, tinpanoaren haustura batetik edo entzumen-hodiko haustura-lerro batetik. Hemotipano batek tinpanoa urdindu egiten du. Likido zefalorrakideoaren otorreak erdiko belarriaren eta espazio subaraknoideoaren arteko komunikazioa adierazten du.

Loki hezurraren hausturak hezurraren harri zatiaren luzetarako ardatzarekiko orientazioaren arabera sailkatzen dira:

  • Luzetarako hausturek hezur tenporaleko hausturen %70-90 osatzen dute. Erdiko belarrian zehar zabal daitezke eta tinpanoa hautsi; kasuen %20an aurpegiko paralisia eragiten dute, eta entzumena galtzea eragin dezakete .
  • Zeharkako hausturek %10-30. Falopioko akueduktua (aurpegiko hodia) eta hezur-labirintoa zeharkatzen dituzte, eta aurpegiko paralisia eragiten dute pazienteen %40an, eta, batzuetan, hipoakusia (neurosentsoriala) eta disfuntzio bestibularrak (adibidez, bertigoa, orekaren alterazioak).

Hala ere, haustura batzuek bi patroien ezaugarriak izan ditzakete.

Berehalako aurpegi-paralisi totalak aurpegi-nerbioaren ebakidura edo kaltea adieraz dezake; aurpegi-paralisi berantiar totalak, berriz, edema adierazten du nerbio baten barruan.

Loki hezurra hautsi dela susmatzen bada, berehalako garezurreko OTA bat egitea gomendatzen da.

Tratamenduan sartzen dira aurpegi-nerbioaren lesioak, hipoakusia, disfuntzio bentrikularra eta likido zefalorrakideoaren iragazketa kontrolatzea. Aurpegiko erabateko paralisia agertzen bada eta erantzun elektrikoa galtzen bada, kirurgia beharrezkoa da. Hastapen berantiarreko edo osatugabeko aurpegi-paralisiak badaude dira kortikoide-ziklo bat duen tratamenduarekin tratatzen dira, pixkanaka txikitzen dena.

Eroapen-hipoakusia belarriko hezurtxoen katea berreraikiz tratatzen da, lesioa gertatu eta asteak edo hilabeteak igaro ondoren. Hipoakusia neurosentsoriala denean, iraunkorra da eta ez dago entzumena hobetzeko tratamendu mediko edo kirurgikorik.

Loki hezurraren haustura eta likido zefalorrakideoaren otorrea duten pazienteak meningitisaren arriskuagatik ospitaleratu behar dira. [7]

Pterion-aren haustura

aldatu

Loki hezurraren hasturei buruz hitz egiten dugunean Pterion-aren haustura aipatu behar da. Peteriona loki hezurra, pareta, bekoki eta esfenoidesarekin lotzen diren tokia da, H itxura du. Garezurraren puntu ahulena da eta apurtzeko erraztasuna du.

Erdiko meninge arteriak garezurra eta dura materra odoleztatzen ditu eta pterion-aren azpitik igarotzen da; egitura horretan haustura bat gertatzekotan arteria lesionatu edo guztiz urratu daiteke.

Arteria urratzekotan odola duramaterra eta garezurraren artean metatzen hasiko da eta honek garezur barneko presioaren (presio intrakraneala) hazkuntza arriskutsua eragingo du; honi hematoma extradural deritzo. Guzti honek sintoma desberdinak eragingo ditu: goragalea, oka egitea, konbultsioak, bradikardia eta gorputz-adarren ahultasuna.

Kasu ez larrietan tratamendurako, diuretikoak erabiltzen dira, baina ebakuntza kirurgikoa egin behar da hemorragia handia dagoenean.

Infekzioak

aldatu

Loki hezurren infekzioak arinak izan daitezke batzuetan, eta nekez eragin dezakete kalte iraunkorrik. Hala ere, infekzio batzuek abzesuak sor ditzakete loki hezurren inguruko ehunetan. Ehun horietako abzesuak handitu egin daitezke, eta odol-koagulua eragin dezake barneko zain jugularrean. Abzesua handiegia bihurtzen bada, tinpanoa zulatu eta loki hezurretik pasatzen diren nerbio kranialei eragin diezaiekete. [8]

Mastoiditis

aldatu

Kasu gehienetan mastoiditisa erdiko belarriaren infekzio baten ondorioz sortzen da (erdiko belarriaren otitik akutua). Infekzioa belarritik mastoide hezurrera zabaldu daiteke, zeinetan kutsatutako materia metatu daitekeen, hezurra kaltetuz.

Gaitz hau ohikoagoan da umeetan. Antibiotikoak egon aurretik, mastoiditisa umeen heriotzaren kausa nagusia zen. Gaur egun, gaitz hau ez da oso ohikoa eta askoz ere arriskutsuagoa da.

Mastoiditisaren sintomen artean hurrengokoak daude:

  • Belarriaren  jariaketa (sekrezioa)
  • Belarriko mina edo ondoeza
  • Sukarra, handia edo bat-batean handitu ahal dena
  • Buruko mina
  • Entzumen galera
  • Belarriaren gorritzea
  • Belarriaren atzeko hantura, honen ondorioz nabarmendu daiteke edo likidoz beteta balego bezala senti daiteke.

Mastoideoa infektatzen bada, garezur-hobi ertainera eta garunera heda daiteke, meningitisa eraginez. Mastoiditisa dagoela uste bada, aire-geletako zornea drainatu behar da. Hori egitean, kontuz ibili behar da aurpegi-nerbioa ez kaltetzeko. [9]

Tumoreak

aldatu

Loki hezurreko edo garezurraren oinarriko tumoreak onberak (minbizi-sortzaileak ez direnak) edo minbizi-sortzaileak izan daitezke.

Sintomek entzumenari eragiten diote. Entzumena galtzea eta belarrietako burrunba (tinnitus izenekoa) sintoma arruntak dira. Gorputzeko atal horretako tumoreek mina, aurpegiko ahultasuna eta oreka-arazoak ere eragin ditzakete.

Tumore horiek detektatzeko, medikuek entzumena aztertzen dute eta, sarritan, irudi medikoen metodoak ere erabiltzen dituzte. Tumore mota guztiek tratamendu eta erabilera aukera desberdinak dituzte.

Kolesteatoma

aldatu

Erdiko belarriko mukosaren alterazio suntsitzailea da, eta ehun epitelial bihurtzen da. Zelula epitelial hilak sortzen ditu, eta, mukosa ukitzean, erraz infektatzen dira. Normalean, hazi egiten da denboraren poderioz.

Kolesteatoma tumore onbera da, eta harrapatutako larruazal-ehunaren masagatik bereizten dira, bai loki hezurrean, bai erdiko belarrian. Jatorriaren arabera sailkatzen dira: sortzetikoak, hau da, sortzen direnetik, eta eskuratuak.

Kolesteatomaren sintoma arruntek entzumen-galera, zorne-jarioa (oro har, marroia/horia) eta usain handia, belarriko odol-jarioa, bertigoak, belarriko mina, buruko mina edo burrunba eragin ditzakete.

Colesteatoma tratatzeko kirurgia beharrezkoa da, hau da, tumorea erauzi egin behar da. [10]

Erreferentziak

aldatu
  1. Giza anatomiako atlasa. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua D.L. 2014 ISBN 978-84-9860-967-7. PMC 892534072. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  2. Gilroy, Anne M.. (2021). Prometheus : atlas de anatomía. (4ª ed. argitaraldia) ISBN 978-84-9110-845-0. PMC 1294918800. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  3. Paulsen, Friedrich. (2019). Atlas de anatomía humana. (24a edición. argitaraldia) ISBN 978-84-9113-393-3. PMC 1077247428. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  4. Trejo Rodríguez, Gabriela. (1999). El conducto auditivo externo: el anillo timpánico en primates humanos y no humanos.. Estudios de Antropología Biológica.
  5. Anatomía humana : Atlas. Ergón 2020 ISBN 978-88-7051-594-7. PMC 1148214988. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  6. (Gaztelaniaz) «Hueso temporal» www.fisioterapia-online.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  7. (Gaztelaniaz) «Fracturas del hueso temporal - Lesiones y envenenamientos» Manual MSD versión para profesionales (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  8. (Ingelesez) «Temporal bone: Anatomical diagram, function, and injuries» www.medicalnewstoday.com 2019-11-08 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  9. (Gaztelaniaz) «Mastoiditis: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  10. (Gaztelaniaz) Colesteatoma. 2022-03-30 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).

Kanpo estekak

aldatu