Herzeg-Bosniako Kroaziar Errepublika

Herzeg-Bosniako Kroaziar Errepublika edo Herzeg Bosna Bosnia-Herzegovinako onartu gabeko entitate politikoa izan zen, 1991 eta 1994 artean existitu zena, Bosniako gerran. 1991ko azaroaren 18an aldarrikatu zen, Herzeg-Bosniako Komunitate Kroaziarra izenarekin eta "osotasun politiko, kultural, ekonomiko eta lurraldeko" bereizia zela aldarrikatu zuen, Bosnia-Herzegovinako lurraldean.[1] Jugoslavia ohierako Nazioarteko Epaitegi Kriminalak (ICTY) ondorioztatu zuen Herzeg-Bosnia sortu zela Bosnia-Herzegovinatik banatu eta Kroaziara batzeko.

Herzeg-Bosniako Kroaziar Errepublika
Hrvatska Republika Herceg-Bosna
1991 – 1994
Onartu gabea
Errepublika
Herceg-Bosniako Kroaziar Errepublikako bandera

Herceg-Bosniako Kroaziar Errepublikako armarria

Bere burua aldarrikaturiko Herceg-Bosniako Kroaziar Errepublikaren kokapena Europan
Geografia
HiriburuaMostar
Ekonomia
DiruaDinar kroaziarra
Kultura
Hizkuntza(k)kroaziera
Historia
Aurrekoa
Bosnia-Herzegovinako Errepublika Sozialista
Ondorengoa
Bosnia-Herzegovina

Bosnia-Herzegovinako errepublikako epaitegi konstituzionalak Herzeg-Bosniako Kroaziar Komunitatea ilegala zela ondorioztatu zuen 1992ko irailaren 14ean.[1]

Ez Herzeg-Bosniako Kroaziar Komunitatea ezta ondoren aldarrikaturiko Herzeg-Bosniako Kroaziar Errepublika izan ziren aintzat hartuak nazioartean.[1] Herzeg-Bosnia 1994ean desagertu zen, Bosnia-Herzegovinako Federazioari batu zitzaionean, Kroazia eta Bosnia-Herzegovinako agintariek Washingtongo akordioa sinatu ondoren.

Herzeg-Bosniako hiriburu ofiziala mendebaldeko Mostar zen. Dena den, Mostar gerra gunea izanik, kontrolerako gune nagusia Gruden zegoen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu