Herriko Etxea edo Casa del Pueblo izena eman izan zaio Espainian PSOE talde politikoaren egoitzari. PSE-EEk euskarazko forma erabiltzen du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kasu batzuetan.

Zugaztietako UGT eta PSOEren Herriko Etxea, 1888an sortua.

Euskal Herrian eraiki ziren lehenak Bilbo inguruko industria eta meatzaritzari lotuak egon ziren, XIX. mendeko azken laurdenean. Hurrenkera hau izan zuten lehen irekierek: Bilbo (1886), Ortuella (1887), Zugaztieta (1888), Sestao (1888), Gallarta (1891) eta Erandio (1896)[1].

Gerra Zibila baino lehen Espainian lurralde osoan 900 etxe inguru zeudela dokumentatu da. Erregimen frankistak desjabetu egin zituen, baina trantsizio garaiaren ondoren, zenbait egoitza eta eraikin berreskuratu ahal izan zituen alderdi sozialistak, esate baterako Eibarkoa herriko sozialistek beraiek egindako okupazio ekintza baten ondoren[2].

1987an, Portugaleteko Herriko Etxeak atentatua jasan zuen, eta bi militante sozialista hil zituzten. Koktel molotovez egindako erasoa izan zen, Mendeku izeneko ezker abertzaleko gazte talde autonomo batek egina[3].

Erreferrentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Lucía Olmos, Eusebio. (2019-02-01). «Las casas del pueblo» www.psoe.es (PSOE) (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  2. (Gaztelaniaz) «Una Casa del Pueblo con mucha historia» El Diario Vasco 2016-12-01 (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  3. (Gaztelaniaz) Grech, María José. (2011-04-28). «Tres asesinatos y el brutal ataque a la Casa del Pueblo de Portugalete» Libertad Digital (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).

Kanpo estekak

aldatu