Jasokundearen eliza (Hernialde)
Hernialdeko eliza
(«Hernialdeko eliza» orritik birbideratua)
Andre Mariaren Jasokundearen eliza Hernialde herriko eliza da, Gipuzkoan.
Jasokundearen eliza (Hernialde) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Anoeta |
Koordenatuak | 43°09′18″N 2°05′06″W / 43.1550387°N 2.0849562°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XVI. mendea |
Nabe bakarreko eraikuntza da, XVI. mendekoa eta abside poligonalekoa. Arkupe batek babesturiko ate barroko batean zehar egiten da sarrera. Kanpandorre karratua du. Barrualdean, erretaula nagusia nabarmentzen da.
19. mendean eliza honetako bikarioa izan zen Santa Kruz Apaiza gerrilari karlista, atxilotzeko zorian egon zelarik Hernialdetik ihes egin zuen arte. Elizak albo batean duen plazak apaiz haren izena du 21. mendean.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Leku interesgarriak eta baserriak» Hernialde (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).