Hermanos Anoz
Hermanos Anoz (euskaraz Anotz Anaiak) Nafarroako anai abeslari bikote bat da. Nagusiki Nafarroako jotak abesten dituzte, baina rantxerak, zortzikoak eta bilbainadak ere abestu izan dituzte.
Hermanos Anoz | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Milagro, Nafarroa Euskal Herria |
Musika mota | Nafarroako jotak, rantxerak, zortzikoak eta bilbainadak |
Urteak | 1957-2015 |
Taldekideak | |
Jesús Anoz Raul Anoz |
Jaiotzez Milagro udalerrikoak diren Jesús Anoz eta Raul Anoz anaiek osatzen dute. 1957tik aurrera irratiko abesti lehiaketetan parte hartzen hasi ziren, 12-13 urterekin jada Madrilgo Radio Intercontinental irratian abesten zuten. Bartzelonan ere udaldean urte askoz abestu zuten.
Mundu osoko herrialde askotan abestu izan dute, bai Europan (Belgika eta Alemania) nahiz Amerikan ere (Txile, Bolivia, Venezuela eta Ekuadorren).
2015ean 58 urte luzez plazarik-plaza ibili ondoren erretiroa hartu zuten.