Herkuloideak (ingelesez The Mighty Hercules) Kanada eta AEBtako marrazki bizidun batzuk dira. Erromatar mitologiako Herkules heroian oinarritua dago, pertsonaia hura era berean Greziar mitologiako Herakles heroian oinarritua zegoelarik. 1962an sortu eta 1963ko irailaren 1etik 1966ko maiatzaren 1era airaratu zen.

Herkules Indartsua
Jatorria
Sortzailea(k)Adventure Cartoon Productions (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaKanada
Atalak128
Ezaugarriak
Genero artistikoafantasia
Hizkuntzaingelesa
Emanaldia
Jatorrizko igorleabroadcast syndication (en) Itzuli
Hasiera-data1963ko irailaren 1a
Amaiera-data1966ko maiatzaren 1a

IMDB: tt0271917 Allocine: 7294 TV.com: shows/the-mighty-hercules-cartoon-show Edit the value on Wikidata

Euskal Herrian 1980ko hamarkadaren bigarren erdialdera ETB1ean euskaraz aireratu zen.

Argumentua aldatu

Lehenbiziko atalean Herkulesek bere lagun Teseo borroka lehian eta Olinpo mendirako oinezko igoeran garaitzen du. Sari gisa, Zeusek Herkulesi gura duena emango dio. Herkulesek gaiztakeria eta bidegabekeriaren aurka borrokatzeko asmoz Zeusi Lurrera bidaltzeko eskatuko dio. Zeusek Herkulesi Lurrera joan ezkero bere indar jainkotiarra galduko duela oroituaraziko dio, honela gizaki hilkor bat bilakatuko delarik. Azken hau ekiditeko, Zuesek Herkulesi bere jatorrizko indarra gordetzen lagunduko dion eraztun bat emango dio. Herkulesek Lurrean bidegabekeria edota arazo batekin topatzen den aldioro eraztuna erabiliko du. l

Pertsonaiak aldatu

  • Herkules: telesaileko pertsonaia nagusia. Olinpo menditik Lurrera jeistean, bere indar eta ahalmen guztia galduko du. Ondorioz, H hizkia daraman eraztun magiko bat darama. Hura hatzean jarri eta ukabila goratzean, tximistek eraztuna jo eta Herkulesek bere jatorriko indarra berreskuratuko du. Ondorengo ataletan hainbat arma ere erabiliko ditu, esate baterako, ezpata, arkua eta ezkutua (azken hau ere H hizkiduna) Nozibehinka Pegaso hegaldun zaldiaren laguntza izan ohi du.
  • Zeus: jainkoen jaiko edota jainkoen errege eta Herkulesen aita.
  • Newton: Herkulesen lagun banaezina den haur zentauroa. Aipatzen dituen hitzak birritan errepikatzeko joera izan ohi du. Gerora, Herkulesek ilargi harridun gerriko bat emango dio. Harriak Newton Herkulesen laguntza beharrean dagoenean dirdir egiten duen argizko tximista bat jaurti ohi du. Newtonen esaldirik ospetsuena: "Ni naiz, ni naiz!".
  • Tewt: eHerkules eta Newtonen adiskidea den haur fauno bat da. Mutua da. Gainontzekoekin komunikatzeko pan txirula bat jo ohi du.
  • Helena: Herkulesetaz maitemindutako neska bat da.
  • Dorian printzea: Kaledon Erresumako printze gaztea. Herkulesen adiskidea. Gerora Dorian erregea bilakatuko da.
  • Dedalo: Herkulesen etsai porrokatua den aztia da. Maskota gisa Dido katua du.
  • Wilhemine: Herkulesen etsaia den itsas sorgin bat da. Maskota gisa Elvira hegaztia du.
  • Vulkanoren mozorroa: Herkulesen beste etsaia. Bere burua Vulkanoren mozorroa deritzon burdinezko burukoaz estalia darama, indar fisiko handia ematen diolarik.

Greziar mitologiako beste bigarren mailako Herkulesen etsaiak honako hauek dira; Lernako hidra, Nemeako lehoia eta Erimantoko basurdea.

Kanpo estekak aldatu