Heriotzaren harana

Heriotzaren haran» orritik birbideratua)

Heriotzaren harana[1] (ingelesez: Death Valley) Estatu Batuetako hego-mendebaldeko sakongunea da, Kaliforniako hego-ekialdean dagoena, Mojave basamortuaren bihotzean. 225 kilometro luze eta 40 kilometro zabal da. Itsas maila baino 86 metro beherago dago, eta mendebaldeko hemisferioan dagoen puntu lehorrik beherena da. Idortasuna ia erabatekoa da. Parke nazionala da 1933. urteaz gero.[2]

Heriotzaren harana
Death Valley
Heriotzaren harana is located in Ameriketako Estatu Batuak
Heriotzaren harana
Heriotzaren harana
Heriotzaren harana (Ameriketako Estatu Batuak)
Eskualdea AEB
Koordenatuak36°27′25″N 116°51′55″W / 36.4569°N 116.8653°W / 36.4569; -116.8653
Eremua7.800 km²
Luzera225 km
Zabalera8-24 km
Punturik beherenaBadwater Arroa (– 86 m)
Tenperatura gorena56,7 °C

Geografia aldatu

Kokapena aldatu

Kaliforniaren hego-ekialdean dago, Amargosa eta Panamint mendilerroen artean. 13.517 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta Nevada estaturaino hedatzen da. Bertan dago Badwater izeneko sakonunea, itsas maila baino 86 metro beherago dagoena; Ipar Amerikako punturik beherena da. Heriotzaren Haranaren Parke Nazionalaren zati handi bat hartzen du, 1933an monumentu nazional eta 1994an parke nazional izendatua.

Geologia aldatu

Heriotzaren harana duela 200 milioi urte bukatu zen prozesu geologiko baten ondorio da. Itsas jatorria duten jalkin-harriez osatuta dago. Itsas adar hori lehortu zenean, disolbatutako gatzak hauspeatu ziren.[3]

Klima aldatu

Heriotzaren harana Ameriketako tokirik lehorrena eta beroena da. Tantarik ere jausi ez direneko urteak ez dira harrigarriak. Tenperatura maiz, 49 °C-ra eta orain arte neurtu den tenperaturarik altuena 57 °C izan zen 1913. urtean. Eguzkipean dagoen lurzoruaren tenperaturak giro-tenperatura gainditzen du, eta 88 °C-koak neurtu izan dira. Ez da harritzekoa bada, toponimian Furnace creek (“Labearen erreka”) eta antzeko terminoak aurkitzea.[3]

      Datu klimatikoak (Heriotzaren harana (Furnace Creek))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 31 36 39 45 50 53 57 53 51 45 37 31 57
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 19 23 28 33 38 43 47 46 41 34 25 18 33
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4 8 13 17 23 27 31 30 24 16 9 4 17
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -9 -3 -3 4 8 12 19 18 13 3 -1 -6 -9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 10 13 8 3 1 1 2 3 5 2 5 8 60
Eguzki orduak 217 226 279 330 372 390 403 372 330 310 210 186 3625
Iturria (1): NOAA 1981–2010 US Climate Normals [4]
Iturria (2): weather2travel.com [5]

Landaredia eta fauna aldatu

Landaredia urria da, eta horrelako baldintza gogorretara egokitutako espeziak topatzen dira, hala nola meskitea, kreosota-zuhaixka, Josueren juka eta kaktusa. Udaberriko euriekin itxura zertxobait alaitzen da basamortuko landareen loreez. Animaliak ugari dira, eta gaueko bizimodura moldatutakoak, hala nola, Odocoileus hemionus, Ovis canadensis, antilope katagorria, kanguro arratoia, Vulpes macrotis, koiotea, katamotz gorria eta puma.[3]

Historia aldatu

XIX. mendean oztopoa izan zen Kaliforniara zihoazen urre bilatzaileentzat; (hortik bere izena). 1880ko hamarkadan boraxa ustiatzen hasi zen.

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. Death Valley. Lur hiztegi entziklopedikoa, CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2017-2-11).
  3. a b c Barandiaran, Mariaje; Irazabalbeitia, Inaki. Borax-a, menturaren ildotik. elhuyar zientzia eta teknologia, CC-BY-SA 3.0 lizentzia, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2017-2-11).
  4. NOAA. 1981–2010 US Climate Normals. .
  5. Weather2travel.com. Weather2travel Death Valley Climate. .