Larrea tridentata (ingelesez: creosote bush, euskaraz: «kreosotazko zuhaixka»; gaztelaniaz: gobernadora) Zygophyllaceae familiako landarea da. Oso ohikoa da Ipar Amerikako basamortuetan, Mexikoko Bajíotik hasi eta Estatu Batuetako Chihuahuako basamortuaren iparralderaino.

Larrea tridentata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaZygophyllales
FamiliaZygophyllaceae
GeneroaLarrea
Espeziea Larrea tridentata
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakcreosote bush resin (en) Itzuli

1 eta 3 metro bitarteko garaiera duen zuhaixka hostoiraunkorra da, eta nekez iristen da 4 metrora. Landarearen zurtoinek hosto erretxinatsuak dituzte, berde ilunak, oinarrian bi foliolo dituztela, 7 eta 18 mm bitarteko luzera eta 4 eta 8,5 mm bitarteko zabalera dutenak. Loreak 2,5 cm-ko diametrokoak dira eta bost petalo hori dituzte.

Zuhaixka (askotan chaparral esaten zaio erremedio herbal gisa erabiltzen dutenean) landare-osagarri gisa erabiltzen dute, eta hego mendebaldeko Estatu Batuetako amerindiarrek eta mexikarrek gaixotasun ugaritarako tratamendu gisa erabili zuten.[1] Elikagai eta Sendagaien Administrazioak, berriz, bere toxikotasunagatik ez du bere erabilera aholkatzen.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Arteaga, S., et al. (2005). Larrea tridentata (Creosote bush), an abundant plant of Mexican and US-American deserts and its metabolite nordihydroguaiaretic acid. Journal of Ethnopharmacology 98:3 231-39.
  2. Edible and Medicinal Plants of the West, Gregory L. Tilford, ISBN 0-87842-359-1

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.