Heisuke Hironaka
Heisuke Hironaka (japonieraz: 広中 平祐 Hironaka Heisuke , Iwakuni, 1931ko apirilaren 9a) japoniar matematikaria da.
Biografia Aldatu
Lehenengo ikasketak Kiotoko Unibertsitatean egin zituen. Estatu Batuetako Harvard Unibertsitatean jarraitu zituen ikasketak eta bukatu ondoren unibertsitatean bertan aritu zen lanean. 1970ean Fields domina jaso zuen Nizako Nazioarteko Kongresuan; aldaera aljebraikoei buruz egindako lanarengatik eman zioten saria. Beste sari eta ohore askoren artean, Japoniako Kulturako Ordenarena jaso zuen 1975ean.
Erreferentziak Aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/11/20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.