Hedina Sijerčić

Kazetari eta poeta bosniarra

Hedina Sijerčić (Sarajevo, Bosnia-Herzegovina, 1960ko azaroaren 11a) narratzailea, saiakeragilea, kazetaria, pedagogoa, itzultzailea, ikertzailea, hizkuntzalaria, erromaniar literaturari buruzko tesia duen doktorea,[1] Zagrebeko Unibertsitateko hizkuntza, literatura eta kultura irakaslea, ijitoen kausaren aldeko ekintzailea, feminista, ama eta amona da.[2][3]

Hedina Sijerčić
Bizitza
Jaiotza1960ko azaroaren 11 (63 urte)
Herrialdea Bosnia-Herzegovina
BizilekuaAlemania
Talde etnikoaGurbeti (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakBosniera
ingelesa
alemana
Vlax Romani (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, poeta, idazlea, irakaslea, telebista aurkezlea, irrati-esataria, telebista-ekoizlea eta radio producer (en) Itzuli

Biografia aldatu

Bosniako gerratik ihesi, Hedina Alemanian babestu zen, eta diskriminazioa jasan zuen migratzaile eta emakume izateagatik: garbitzaile eta laguntzaile gisa lan egin behar izan zuen zaharren egoitza batean. Alemaniatik Kanadara emigratu zuen, eta han haur irakasle gisa lan egin ahal izan zuen, erromaniar eskubideen aldeko aktibismoa garatuz, Romano Lil lehen erromaniar egunkariko editore nagusia izatera iritsiz.[4] Berak kontatu duen bezala, "Alemanian, beti arrotz sentitzen zara. Ez nintzen Kanadan hain atzerritar sentitu ". Antza denez, arrazakeria eta xenofobian ere badaude mailak.[2]

Literatura aldatu

Bere literatur lana, alde batetik, haurtzaroan entzun zuen ijitoen folklorearen motibo eta narrazioetan oinarritzen da. Bestalde, bere poesia- eta prosa-lanen deskribapenak ijito, aktibista eta emakume gisa izandako esperientzia pertsonalekin lotzen dira. Haren poesia izugarri gomutagarria da, ijitoen folklorean oso ohikoak diren poz txiki eta biziz eta atsekabe iraunkorrez, tragediez, ehundua, ez da aurkitzen magiaren, fantasiaren, ilargiaren eta gitarraren, nagi bizitzearen mito hori, denak bezala bizi, maite eta hiltzen den Herri baten lirika begiesten da.

Lanak aldatu

Hainbat lan sortu edo itzuli ditu, beste beste:[5]

  • Adjive Romen eta "Karankoci-Koci dokumentalak.
  • Garcia Lorcaren Bodas de Sangre liburua itzuli du erromanierara.
  • Leyendas romanís liburua.[6]
  • Dukh edo Dolor poema liburua.[6] Torontoko Unibertsitateko Leek komentatu zuena: "Ijitoen poesiaren adibide bat, Torontoko poesia aipaten duena.

Erreferentziak aldatu

  1. Eriac. (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).
  2. a b «Un poema de Hedina Sijerčić» pikara magazine 2020-12-30 (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).
  3. (Gaztelaniaz) «101 mujeres gitanas pa’ construir tu feminismo» pikara magazine 2021-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
  4. «Hedina Tahirović-Sijerčić» www.romarchive.eu (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).
  5. «La gitana Hedina Sijercic» Mujeres 2009-02-26 (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).
  6. a b «Hedina Sijerčić - La sangre de Caín» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).

Kanpo estekak aldatu