Heart of Midlothian FC

Heart of Midlothian F.C.» orritik birbideratua)

Heart of Midlothian Football Club Eskoziako futbol talde bat da, Edinburgh hiriburukoa. 1874an sortu zen eta Eskoziako lehen mailan jokatzen du. Eskoziako 4 Liga eta 8 Kopa eskuratu ditu.

Heart of Midlothian Football Club
Ezizena(k)The Maroons, Hearts
Sorrera1874
Futbol zelaiaTynecastle Stadium
edukiera: 17.420 lagun
inaugurazioa: 1886 (1997an berriztua)
PresidenteaEskozia Ann Budge
EntrenatzaileaEskozia Steven Naismith
LigaEskoziako futbol liga (I)
2022-234.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Celtik-en aurkako partida, 1912an.
Jokalariak 2006ko Kopako garaipena ospatzen.

Historia aldatu

Taldea 1874ean eratu zuten Heart of Midlothian Dancing Clubeko lagun talde batek. Garai hartan oraindik errugbiaren eta futbolaren legeak banatru gabe zeuden.

Berehala lortu zituen emaitza onak . Lehenengo titulua 1891eko Eskoziako kopa izan zen. Edinburgoko Liga bi irabazi baitzituen 1895 eta 1896an eta baita Eskoziako ligak ere 1895 eta 1897an. 1906 artean Eskoziako beste hiru kopa ere lortu zituen.

Bigarren garai ona 50. hamarkadaren bukaeran izan zuen. Orduan Eskoziako 2 Liga, Kopa bat eta Ligako 4 Kopa eskuratu zituen, herrialdeko talde indartsuena bihurtu zelarik. 1958an debuta egin zuen Europako txapelketetan eta 1966 arte ia urtero aritu bazen ere ez zuen arrakasta handirik izan.

Europako emaitzarik onena 1989ko UEFA Kopan izan zuen, final laurdenetara iritsi baitzen. FC Bayern Munichek kanporatu zuen.

Azken bi urteak bigarren mailan egon ondoren 2015ean berriz lehen mailara itzultzea lortu zuen eta 2015-16 denboraldian hirugarren postuan gelditu zen. 2019 eta 2020an Kopako finalak jokatu ditu baina bietan Celtic-ek eraman du titulua. 2020ko finalean 3-3 berdindu ondoren penalti jaurtiketetan galdu zuen Kopa (4:3). Hori gutxi balitz 2019-20an maila galdu zuen.

Irabazitako txapelketak aldatu

Eskozian: 16 aldatu

Nazio artean: 0 aldatu

Kanpo estekak aldatu