Hasiera 1:3 Hebrear zein kristau Bibliako Hasiera liburuko lehenengo kapituluko hirugarren bertseta da. Hasierako kreazioaren narratibaren zati da. Bertan Jaungoikoak argia sortzen du, «Izan bedi argia» esaldiarekin[1]. Torahn Bereshit (Hasiera 1:1-6:8) deitzen denaren parte da.

Hasiera 1:3
Jatorria
Ezaugarriak
Deskribapena
Honen parte daHasiera 1
kronologia
Hasiera 1:2 Hasiera 1:3 Genesis 1:4 (en) Itzuli

«Izan bedi argia» (Hasiera 1:1eko "Hasieran" bezala) esaldi ohikoa bilakatu da kulturan. Hezkuntza instituzio askoren leloa da, ezagutzaen metafora gisa, maiz latinezko fiat lux bertsioan.

Testua aldatu

Jatorrizko testu hebrearrak dio וַיֹּאמֶר אֱלֹהִים יְהִי אוֹר וַיְהִי אוֹר‎ (Wayyōmer Ělōhîm "yǝhî ôr," wayǝhî ôr). Euskarazko bertsioan hala itzuli da:

« 3 Eta Jainkoak esan zuen: «Izan bedi argia». Eta izan zen argia. »


Interpretazioa aldatu

Hitzaren ondorio aldatu

Agustin Hiponakoaren Jainkoaren hiria liburuan dio bertset honek adierazten duela "ez duela Jaungoikoak mundua egin soilik, gainera Bere hitzaren bidez egin duela"[2]. «Izan bedi argia» da Biblian agertzen den Jaungoikoaren lehen hitza[3]. Latinezko itzulpenak, "fiat lux", adierazten du kreazioa aginduz izan zela, eta horrek ekarri du "fiat bidezko kreazio" kontzeptu teologikoa[4]. Petter Kreeften arabera, Jaungoikoak "soilik hitz egin zuen... eta gertatu zen."[5]

Gerhard von Raden ustez, inplikazioa da "Sortzailea eta izakiaren arteko bereizketarik erradikalena. Sorkuntza ezin da Jainkoaren jariotzat hartu, ezta urrundik ere; ez da inola ere bere izatearen, hau da, bere izaera jainkotiarraren gainezkatze edo isla, baizik eta bere nahimen pertsonalaren emaitza"[6].

Argiaren protagonismoa aldatu

San Basiliok argiak unibertsoaren edertasunean duen papera azpimarratzen du[7], baita San Anbrosiok ere, honako hau idazten baitu: "Baina Egile onak argia hitza ahoskatu zuen, mundua distiratsu agerrarazteko eta, horrela, bere itxura eder egiteko"[8].

Argia, hemen, eguzkia, ilargia eta izarrak baino lehen sortua bezala deskribatzen da, laugarren egunean agertzen direnak (Has 1:14-19)[9]. Juduen interpretazio batzuen arabera, hemen sortutako argia funtsezko argia da, eguzkiarekin lotutakoa baino izaera ezberdinekoa (eta distiratsuagoa). Argia ere metaforikoki interpretatu da[10], eta 104 Salmoarekin ("kreazioaren poema"[11]) erlazionatu da, non Jainkoa argitan bilduta deskribatzen den.

Erreferentziak aldatu

  1. Has 1:3
  2. «Philip Schaff: NPNF1-02. St. Augustine's City of God and Christian Doctrine - Christian Classics Ethereal Library» www.ccel.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  3. Worthington, Jonathan D.. (2011). Creation in Paul and Philo : the beginning and before. Mohr Siebeck ISBN 978-3-16-150839-4. PMC 771916666. (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  4. Hamilton, Victor P.. (1990). The book of Genesis : chapters 1-17. W.B. Eerdmans ISBN 0-8028-2308-4. PMC 21442569. (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  5. Kreeft, Peter. (2001). Catholic Christianity : a complete Catechism of Catholic beliefs based on the Catechism of the Catholic church. Ignatius Press ISBN 0-89870-798-6. PMC 47033408. (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  6. Rad, Gerhard von. (1972). Genesis: a commentary. (Rev. ed. argitaraldia) Westminster Press ISBN 0-664-20957-2. PMC 388624. (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  7. A Dictionary of biblical tradition in English literature. 1992 ISBN 0-8028-3634-8. PMC 26723712. (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  8. Ambrose, Saint, Bishop of Milan. (1961). Hexameron, Paradise, and Cain and Abel. Fathers of the Church ISBN 978-0-8132-1142-8. PMC 647919896. (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  9. Albl, Martin C.. (2009). Reason, faith, and tradition : explorations in Catholic theology. Anselm Academic ISBN 978-0-88489-982-2. PMC 265732088. (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  10. Reno, Russell R.. (2010). Genesis. Brazos Press ISBN 978-1-58743-091-6. PMC 419263775. (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  11. Phillips, John. (2002). Exploring Psalms : an expository commentary. Kregel Publications ISBN 0-8254-3492-0. PMC 51030332. (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).

Kanpo estekak aldatu