Hartzidura azido-misto

Hartzidura azido-mistoa hainbat bakteriok (enterobakteriok, bereziki) burutzen duten hartzidura da, zeinean glukosa hartzitzen baita azido organiko batzuk sortuz.

Metilo gorriaren proba: ezkerreko saio-hodiak metilo gorriaren emaitza positiboa du, bakterioek hartzidura azido-mistoa burutu dutelako; eskuinekoa metilo gorriaren negatiboa da

Azido laktikoa, azido azetikoa, sukzinatoa, azido formikoa eta etanola dira hartzidura honen ohiko produktuak, CO2 eta H2 gasez gain.

Hartzidura mota honetan glukosa oxidatu egiten da pirubatoraino, lehenengo fase batean. Gero, pirubato horretatik sortzen dira, entzima bereziei esker, goian aipatu diren azido organikoak.

Sortutako azido organiko horiek ingurunearen pHa jaisten dute. Hartzidura azido-mistoa egiten duten bakterioak identifikatzeko laborategian erabiltzen den proba batek, metilo gorriaren probak, pHaren jaitsiera hori antzematen du: bakterioek hartzidura azido-mistoa egiterakoan ingurunea azidotzen dute, eta metilo gorria koloratzaileak gorri kolorea hartuko du (koloratzailea gorria baita pHa 4,5 baino txikiagoa denean).

Enterobakterio batzuek hartzidura azido-mistoa jarraitzen dute: Escherichia, Salmonella, Shigella, Citrobacter, Proteus eta Yersinia, besteak beste.

Hartzidura mota honetan sortzen den etanolak aplikazio batzuk ditu, bioteknologiak ustiatzen dituenak: erregai bezala erabiltzen da, adibidez [1]

Erreferentziak aldatu

  1. Farrell, Alexander E.; et al. (2006). "Ethanol can contribute to energy and environmental goals". Science. 311 (5760): 506–508

Kanpo estekak aldatu