Citrobacter
Citrobacter generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, Enterobacteriaceae familian sailkatzen direnak. Anaerobio fakultatiboak dira eta glukosa ez ezik, laktosa ere hartzitzen dute. Ez dute esporarik sortzen eta mugikorrak dira.
Citrobacter | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Pseudomonadota |
Klasea | Gammaproteobacteria |
Ordena | Enterobacterales |
Familia | Enterobacteriaceae |
Generoa | Citrobacter [[Chester Hamlin Werkman, George Francis Gillen|]], 1932 |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Genero honen ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:
- anaerobio fakultatiboak, Enterobakterio guztien antzera
- oxidasa (-)
- katalasa (+)
- glukosa hartzitzen dute, CO2 gasa sortuz
- laktosaren hartzidura (+)
- urearen hidrolisia (-)
Citrobacterek, Enterobacter, Klebsiella eta Escherichiarekin batera bakterio koliformeen multzoa osatzen du. Koliformeak hestean bizi diren bakterioak dira, ezaugarri biokimiko amankomunak dituztenak eta garrantzi handikoak ingurugiro-mikrobiologian, kutsadura fekalaren adierazleak baitira.
Citrobacter giza zein animalien hesteetan bizi da, baina egoera librean ere aurki daiteke (uretan, lur-zoruan...) Espezie batzuk oportunistak dira, gaixotasunak sortuz immunitate-sistema ahula dutenengan. Gaitzak eragiten dituenean gernu-infekzioak eta meningitis dira ohikoenak.