Azido sukziniko

konposatu kimiko

Azido sukzinikoa[1] (IUPAC: azido butanodioikoa) C4H6O4 formulako azido dikarboxilikoa da. Solido kristalino zuri bat da, uretan disolbatzean ionizatu egiten dena sukzinato ioiak sortuz. Latinezko succinum hitzetik datorkio izena, anbar esan nahi duena, eta hortik atera daiteke.

Azido sukziniko
Formula kimikoaC4H6O4
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Konposizioaoxigeno, karbono eta hidrogeno
Base konjokatuasuccinate(1-) (en) Itzuli
Motadicarboxylic acid (en) Itzuli eta Gantz-azido
Ezaugarriak
Fusio-puntua187 ℃
188 ℃
Masa molekularra118,027 Da
Identifikatzaileak
InChlKeyKDYFGRWQOYBRFD-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia110-15-6
ChemSpider1078
PubChem1110 eta 21952380
Reaxys1754069
Gmelin15741
ChEBI2785
ChEMBLCHEMBL576
ZVG37700
EC zenbakia203-740-4
ECHA100.003.402
CosIng79313
MeSHD019802
RxNorm37255
Human Metabolome DatabaseHMDB0000254
KNApSAcKC00001205
UNIIAB6MNQ6J6L
NDF-RTN0000178335
KEGGC00042
PDB LigandSIN

Propietateak

Anioi sukzinato moduan, Krebsen zikloan esku hartzen du, flabina adenina dinukleotido (FAD) koentzima erreduzituz eta, horrela, fosforilazio oxidatibo bidez energia sortzea ahalbidetuz, honako erreakzio honen arabera elektroien garraio katearen bitartekariei elektroiak laga ondoren:

Sukzinato + FAD → fumarato + FADH2

Azido hori naturan aurki daiteke oraindik heldu ez diren fruta askotan, eta ardoaren eta garagardoaren hartziduran ere agertzen da. Muskuluetan, onddoetan, anbarean eta beste erretxina batzuetan aurkitzen da batez ere, eta destilazio bidez ateratzen dute bertatik. Azido maleikoak eta fumarikoak hidrogenatuz lortzen dute, eta industrian azetilenotik eta formaldehidotik abiatuta sintetizatzen dute.

Erabilerak

aldatu

Lakak, koloratzaileak, lurringintzan, medikuntzan, elikagai-gehigarri gisa (E-363) eta plastiko biodegradagarriak fabrikatzeko erreaktibo gisa erabiltzen dute.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2009]

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.