Hartmann Von Aue

Hartmann Von Aue (1165 inguruan - 1215 inguruan) alemaniar olerkaria izan zen. Sortzez jopua zen, eta zaldun gisa Aueko jaunen zerbitzura egon zen. Hirugarren Gurutzadan parte hartu zuen. Minnesang delako mugimenduaren barruan sartzen da bete-betean. Alemanian Artur eta Mahai Biribileko zaldunen gaia erabili zuen lehena izan zen. Bi poema epiko idatzi zituen, Chrétien de Troyesen ereduaren arabera eginak: Erec eta Iwein. Gregorius poeman, berriz, izen bereko bekatariaren gertaera kontatzen da, alegia, nola iritsi zen hilduraren bidez aitasantutzara eta santutasunera. Horien guztien artean, hala ere, Der arme Heinrich (Heinrich gizarajoa) da, Hartmannen obra nagusia, erlijiozko inspirazioa duen beste poema bat. Bertan, Heinrich Von Aue zaldunaren bizitzaren gorabeherak kontatzen dira.

Hartmann Von Aue
Codex Manesse Hartmann von Aue.jpg
Bizitza
JaiotzaSuabiac. 1165
Herrialdea Alemania
Heriotzac. 1215 (49/50 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
frantsesa
latina
Jarduerak
JarduerakMinnesänger (en) Itzuli, idazlea, musikagilea eta poeta
Genero artistikoaZalduntza liburua

Musicbrainz: 489394a7-d8f4-45f4-ae46-53d6a81a4e91 Edit the value on Wikidata

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hartmann Von Aue