Hargin markak harginek harrietan egiten zituzten sinboloak edo alegoriak ziren. Marka hauek Antzinaro eta Erdi Arotik ezagutzen dira. Sinbolo horiek errealitateak edo ideia abstraktoak adierazten zituzten baina gaur egun askotan ez gara interpretatzeko gauza; batzutan haien esanahiak galdu dira, bestetan haien esanhi sinbolikoa aldatu egin dira. Marka hauek grafitietatik bereizi behar dira: grafitiak eraikina behin altxatuta egiten ziren, ez harriak lantzeko prozesuan.[1]

Hargin marka Santa María de la Huerta monasterioan, Sorian.
Coimbrako katedral zaharraren hargin marka.

Hargin markak ikertzen dituen zientzia edo diziplina gliptografia da.

Historia aldatu

Egile batzuen ustez marka zaharrenak Egiptoren Mesopotamiaren eta Antzinako Greziaren eraikinetan ikus daitezke.

Erdi Aroan harginen taldeak eliza eta monasterio sendoak eraikitzen espezializatuak zeuden eta Kristandade osoan zehar mugitzen ziren haien aportazio teknikoak eginez, eraikinen kalitate arkitektonikoa hobetzeko. Beren markek, taldearen identitate-sinboloak, hormetako harlanduetan iraun dute.[2] Erdi Arotik datozen markek informazio handia ematen dute. Haiei esker kronologiari eta egileei buruzko datu asko jaso daitezke. Bereziki XI. mendetik XIV. mendera jauregietan, elizetan, gazteluetan... ugariak ziren. Arkitektura prerromanikoan, aldiz, ez dira aurkitu.

Erdi Aroko hargin marketan esanahi desberdinak aztertu dira:

  • Harria zein harrobitik atera zen
  • Harlanduak nola kokatu behar ziren
  • Egindako lana
  • Maisua eta logia nagusia
  • Beste kontzeptu batzuk

Aro Modernoan, bestetik, XVIII. mendetik ia desagertu ziren. XX. mendean berriro jarri ziren modan, batez ere eraikinen zaharberritzearekin batera.

XIX. mende arte ez zitzaien garrantzi handirik eman ikur hauei. Ez ziren ikertzen. Gehienetan esanahi iluna ematen zitzaien, astrologia eta magiarekin lotuta.

Erreferentziak aldatu

  1. Christian Montenat, Marie-Laure Guiho-Montenat, Prières des murs. Graffiti anciens, XVIIe-XVIIIe siècles, aux murs extérieurs des églises : Picardie, Normandie, Ile-de-France, GEMOB, 2003, 151 or.
  2. https://www.litosonline.com/es/article/marcas-de-canteros-y-signos-lapidarios

Kanpo estekak aldatu