Hans von Aachen
Hans von Aachen (Kolonia, 1552 – Praga, 1615eko martxoaren 4a) alemaniar margolaria izan zen. Iparraldeko manierismoaren artista nagusietako bat izan zen
Hans von Aachen | |||
---|---|---|---|
1592 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kolonia, 1552 | ||
Herrialdea | Germaniako Erromatar Inperio Santua | ||
Heriotza | Praga, 1615eko martxoaren 4a (62/63 urte) | ||
Hobiratze lekua | San Vito katedrala | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Regina di Lasso (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | alemana | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria, portraitist (en) , diplomazialaria eta diseinatzailea | ||
Lantokia(k) | Erroma eta Praga | ||
Enplegatzailea(k) | Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Mugimendua | German Renaissance (en) | ||
Genero artistikoa | erretratua | ||
Kolonian jaio zen eta abizena aitaren jaioterritik dator. Alemanian hasi zen margotzen, 1574an Italiara joan eta 1587ra arte Venezian bizi izan zen arte. Bertan, Herbehereetako eta Alemaniako artisten gremioan parte hartu zuen. 1575ean Erromara eta 1582-83an Florentziara bidaiatu zuen.
1587an Alemaniara itzuli zen. Augsburgen Fugger familiako kideen erretratuak margotu zituen. Munichen ere lan egin zuen elizako aldareak margotzen eta gai historiko eta erlijiosoak jorratu zituen.
Munichen Pragako gorte inperialarekin harremanetan jarri zen eta 1592an Rodolfo II.a enperadorearen margolari ofizial izendatu zuten. Enperadorearen arte bildumarako aholkulari eta erosle ere izan zen. Von Aachen Pragan kokatu zen eta 1605ean handitu egin zuten.
Iruditegia
aldatu-
Bi gizon barrez (autoerretratua), 1574 baino lehen
-
Proxeneta
-
Bako, Zeres eta Venus c. 1600
-
Rodolfo II.aren erretratua, c. 1607
-
Pan eta Selene, 1600-1605
-
Turkiako gerraren alegoria, Kronstadteko gudua, 1603-1604
-
Atena, Venus eta Juno