Hamabost istorio Aizkorpeko

liburua

Hamabost istorio Aizkorpeko Pio Berasategi idazleak 1984an plazaratu zuen ipuin-bilduma da. Guztien elementu amankomuna Aizkorri mendia da. Narrazioen oinarria tradizionala bada ere, Berasategik litaeratura forma eman zien horretarako Zegamako euskara aberatsa erabiliz.

Hamabost istorio Aizkorpeko
Jatorria
Egilea(k)Pio Berasategi
Argitaratze-data1984
IzenburuaHamabost istorio Aizkorpeko
ArgitaletxeaElkar
Ezaugarriak
Genero artistikoanarrazioa
Hizkuntzaeuskara

Historia

aldatu

Berasategik ipuinok 60. hamarkadan idatzi bazituen ere garain hartan argitaratzea ez zuen lortu. Zegama inguruko kontu, elezahar, ipui, gertaera, esames eta abarretan dute iturri kontaera guzti hauek. Ahoz aho beregana heldutako elezaharrak oinarritzat harturik berak nahi tamainan eta legean moldatu eta indarberritu ditu ipuin berriak sortuz. Ipuien oinarrian tradiziozkoak dira: bide-lapurrak, urrezko kutxak, dirutzak, aberastasunak eta beste honelakoak. Hizkuntzan baserri giroko hitzak eta tramankulu zaharren izenak ugari dira.[1]

Ipuinak

aldatu

Hamabost dira jasotako narrazioak:

  • "Arazko urrekutxa"
  • "Pago okerraren kondaira"
  • "Aizkorriko gurutze donea"
  • "Kexadaren poltsa"
  • "Karobi madarikatua"
  • "Joxe Praxko"
  • "Zotalpeko poloni beltxa"
  • "Zaldiaren perra-arrastoa"
  • "Sadarko su-zakurrak eta hoslaria"
  • "Judas fraidea"
  • "Posta-etxeko katramila"
  • "Bolaño bandolaria"
  • "Mieliko eta erretore jauna"
  • "Patxiko eta Edurne"
  • "Peru eta Mari"

Bibliografia

aldatu
  • Pio Berasategi: Hamabost istorio Aizkorpeko, Donostia: Elkar, 1984. ISBN: 978-84-7529-166-6, 179 or.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu