Haizea Oses

Eskalatzailea

Haizea Oses Sáiz (Arrasate, Gipuzkoa, 2004ko irailaren 25a) eskalatzailea da.[1]

Haizea Oses

Bizitza
JaiotzaArrasate2004ko irailaren 25a (19 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskalatzailea eta aktorea
IMDB: nm12790903 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Lehen urratsak aldatu

Oso umetatik heldu zion eskalada praktikatzeari, Mirian Mulasekin batez ere, 10 bat urte zituenean. Ondoren, Josean Mulasen gidaritzapean hasi zen eta harekin jarraitzen du, asko ikasten baitu Mulasengandik.

Haizearen erreferenteak Aitziber Urrutia, Mirian Mulas, Itziar Zabala, Marta Camara, eta Irantzu Porres eskalatzaileak izan dira, besteak beste.

Lorpenak aldatu

2018an zilarrezko domina eskuratu zuen Madrilen jokatu zen Espainiako Eskalada Kopan, SB16 kategorian. [2]

2021ean zailtasuneko Espainiako Kopa irabazi zuen Osesek, 18 urtez azpikoen mailan. Azken urteetan jokatu dituen txapelketa gehienetan gailendu da. 2022ko martxoan euskal selekzioarekin lehiatu zen Sheffielden (Ingalaterra), lehenengo aldiz lehiatu zen nazioartean euskal selekzioaren elastikoarekin.[1]

Erronkak aldatu

2022ko Apirilaren 23an eta 24an hasiko dira Europako blokeko txapelketak Souren (Portugal) eta parte hartzeko asmoa du.

Balzolan (Dima, Bizkaia) egon zen 2021ean egun batzuetan, eta White Zombie [8c zailtasuna] bidea probatzen egon zen dokumental baterako. Bi aldiz-edo erori zen. Geroztik, buruan dauka bide hori. Agian, hori izango da erronka nagusia.

Zinema aldatu

Mikel Gurrea zuzendariaren Heltzear film laburrean parte hartu zuen.[3][4]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Ugartemendia, Unai. ««Urduritasuna kontrolatzen ikasi behar dut»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
  2. «PLATA PARA LA ESCALADORA HAIZEA OSÉS EN MADRID» El Diario Vasco 2018-11-08 (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
  3. Heltzear (C) (2021). (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
  4. «El corto 'Heltzear' deja «buenas sensaciones» en la Mostra» El Diario Vasco 2021-09-10 (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).

Kanpo estekak aldatu