Haida Gwaii[1], lehen Karlota erreginaren uharteak, (ingelesez: Queen Charlotte Islands) Kanadako uhartedia da, 150 uharte inguruz osatua, Itsaso Barean, Kolunbia Britainiarraren kostaldean. Iparretik hegoalderantz 280 km inguru hedatzen dira. Eremua: 9.395 km2. 5.884 biztanle, haida indiarrak gehienak. Alaskatik, Kolunbia Britainiarretik eta Vancouver uhartetik Dixon golkoak, Hecate itsasarteak eta Karlota erreginaren golkoak bereizten dituzte.

Haida Gwaii
Geografia
KokapenaOzeano Barea
Uharteak denera~150
Uharte nagusiakGraham uhartea, Moresby uhartea
Azalera10.180 km²
Punturik garaienaMoresby mendia
Politika
Herrialdea Kanada
ProbintziaColumbia Britainiarra
Hiri populatuenaQueen Charlotte
Hiri populatuenaren biztanleria948
Gizartea
Biztanleria4.761 bizt (2008)
Dentsitatea0,468 bizt./km²
Talde etnikoak%78a (Haida)

Juan Pérez espainiarra (1774) eta James Cook kapitain ingelesa izan ziren uharte haietara iritsi ziren lehenengo europarrak.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu