Antiaromatikotasun
Antiaromatikotasuna molekula zikliko batzuen ezaugarria da. Antiaromatikoak izateko molekula horiek baldintza hauek bete behar dituzte:
- Laua izatea.
- Konjugazio maximoa izatea.
- π elektroien kopurua 4n izatea (n = 1,2,3...), hau da, 4, 8, 12... π elektroi kopuru izatea.
Hückelen arauari jarraitzen dioten konposatu aromatikoak oso egonkorrak dira, antiaromatikoak, ordea, oso ez-egonkorrak eta erreaktiboak dira. Ez-egonkortasuna ebitatzeko, molekulek forma kanbia dezakete, ez-lau bihurtuta π elkarrekintza batzuk etenda[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Anakabe, Eneritz & Arrasate, Sonia. (2012). Kimika organikoa. EHU, 51-52 or. ISBN 978-84-9860-672-0..