Gymnopilus picreus
Gymnopilus picreus Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Gymnopilus picreus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Strophariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Gymnopilus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Gymnopilus picreus P.Karst., 1879 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena aldatu
Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, esferaerdikoa, ondoren ganbila, bukaeran zabaldua, ertz zorrotza, batzuetan arraildua, leuna. Kapelaren azala leuna, arre-gorrixka koloretik arbel-laranja kolorera, erdian ilunagoa.
Orriak: Estu samar, desberdinak, itsatsiak, horiak, arre-burdintsu kolorekoak bukaeran. Ertza osoa, pixka bat argixeagoa.
Hanka: 6 cm arteko garaietakoa eta 0,5 cm arteko diametrokoa, berdina edo pixka bat loditua oinarrirantz, barnehutsa, pruina horixkarekin goialdean, fibrilosoa eta arre-gorrixka argia gainerakoan, azkenean askoz ilunagoa.
Haragia: Mehea, arre-gorrixka kolorekoa, ilun samarra. Intsektizida usain arinarekin (lindanoa) eta zapore mikatzarekin.[2]
Etimologia: Gymnopilus hitza "gymn" aurrizkitik dator, biluzia esan nahi du eta "polis" atzizkiak, txapela esan nahi du. Kapela biluzik edo burusoilik.
Jangarritasuna aldatu
Ez du interes gastronomikorik.[3]
Nahasketa arriskua aldatu
Karaktere mikroskopikoek edozein nahasketa ezabatzen dute. Gymnopilus sapineus bere errezel horiak desberdintzen du. Gymnopilus bellulus delakoak ere badu antza, Gymnopilus oregonensis delakoak kapela leuna du, orri zabalak eta oin berdina.
Sasoia eta lekua aldatu
Udan eta udazkenean. Koniferoen zur degradatuetan hazten da.
Banaketa eremua aldatu
Ipar Amerika, Australia, Zeelanda Berria, Europa, Errusia, Hego Korea, Japonia, Himalaiako eremua,.[4]
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 244 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Velaz Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas.
- ↑ Gymnopilus picreus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.