Guy de Blanchefort (Bois-Lamy, 1446 – Itsasoan, 1513ko azaroaren 24a) Jerusalemgo San Joan Ordenaren 42. Maisu Handia izan zen 1512tik hil zen arte.

Guy de Blanchefort

Grand Master of Order of Saint John of Jerusalem (en) Itzuli

1512 - 1513
Emery d'Amboise - Fabrizio del Carretto (en) Itzuli
kardinal

Bizitza
JaiotzaMoutier-Malcard, 1446 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMediterraneoa1513ko azaroaren 24a (66/67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakwarrior monk (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaOspitaleko Zaldunak

Pierre d'Aubussonen iloba izan zen, eta Jerusalemgo San Joan Ordenan sartu ondoren, osabaren babesa izan zuen. Morterolles eta Zipreko komandantea izan zen, eta osabaren lekua hartu zuen Auverniako hizkuntzaren priore-karguan. 1480an Frantzian eta Europan dirua biltzeko misioa jaso zuen, otomandarren eraso baten aurrean Rodasen defentsa prestatzeko.

Bere osabak ere 1482an Cem Sultan printzearen zaindaria enkargatu zion eta 1488an Erromara eskoltatu zuen. 1499ko ekainean, Greziaren mendebaldera bidalitako flota frantziar bat zuzendu zuen, otomandar lehorreratzea eragozteko.

1512an Ordenako Maisu Handia izendatu zuten Borgon Nuòun zegoen bitartean. Hurrengo urtean hil zen itsasoan, Rodasera eramaten zuen itsasontzian.