Nafarroako errege-erreginen jauregia (Lizarra)

Donejakue bideko eraikina Lizarran

Nafarroako errege-erreginen jauregia, XVIII. mendetik Egako Granadako Dukeen jauregia ere esaten zaiona, Nafarroako erkidegoan dauden izaera zibileko bi eraikin erromaniko bakarrenetariko bat da, Iratxetako Garaiarekin batera. Espainia mailan ere Loarreko gazteluarekin (Huesca) eta Avilako harresiekin batera, arkitektura zibil erromaniko, bakarrenetarikoa da Nafarroako errege-erreginen jauregia.

Nafarroako errege-erreginen jauregia (Lizarra)
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Frantses bidea Nafarroan Frantses bidea Nafarroan
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLizarra
Koordenatuak42°40′10″N 2°01′47″W / 42.6694°N 2.0297°W / 42.6694; -2.0297
Map
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-484 eta 669-480
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0000763
484 eta 480
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

XIX. mendearen erdialdetik 1951 arte, Lizarrako Barruti Judizialaren espetxea izan zen.[1] 1991tik aurrera museoa da, bertan baitago Gustavo de Maeztu Museoa.

Eraikin hau XII. mendearen bigarren erdialdean eraikia izan zen eta XVIII. mendean beste solairu bat erantsi zioten.

Deskribapena

aldatu

Kokapena

aldatu

XII. mendearen bigarren erdialdean sortutako eraikin erromanikoa da eta San Martin plazan dago. Bertan, La Rúa kalearekin bat egiten du. Bi kale horiek ziren hiriko «nukleo primitiboaren arteria nagusia», eta San Martin plaza zen «egunero merkataritzari eskainitako gunea, herria izatearen arrazoietako bat.»[2]. Fatxadaren aurrean, San Pedro de la Rúa elizara doan eskalinata dago. Lizarrako frankoen auzoan kokatuta dago, hiria zeharkatzen duen Ega ibaiaren eskuineko ertzean, Donejakue bidearen gainean zehazki.

 
Nafarroako errege-erreginen jauregia (Lizarra)

Arkitektura

aldatu

Arkitekturari dagokionez, bi maila ditu. Behekoan, lau arku erraldoik, espazio bat osatzen dute, hau bera, justizia egiteko erabili izan zitekeena. Solairu nagusian, beste lau leihoek gela nagusia argiztatzen dute. Egiturari dagokionez, U formako egitura du, eta hiru fatxada ditu zehazki, La Rúa kalera, San Martin plazara eta ibaira ematen dutenak. Zalantzarik gabe, garrantzitsuena, arkitekturaren, eskulturaren eta dekorazioaren ikuspegitik, La Rúa da. Lehenik eta behin, haren aurretik igarotzen delako Donejakue Bidea, eta, bigarrenik, hegoalderako orientazioa delako bizilekuarentzat mesedegarriena. Bestetik, hirugarren solairua, XVIII. mendekoa, adreiluz egina dago.[3]

 
Nafarroako errege-erreginen jauregia (Lizarra)

Historia

aldatu

Erabilerak

aldatu

Ez dago dokumenturik Nafarroako Erresumako errege-erreginek jauregia erabili zutena adierazten duenik , baina ezin da kontrakoa esan, nahiz eta froga espliziturik ez egon; jakina da Lizarran jauregi bat baino gehiago zituztela jabetzan errege-erreginek, eta Lizarrako jauregiez hitz egiten duten froga dokumentalak daude.[4]

Argi eta garbi baieztatzerik ezin den arren, Antso VI.a Jakintsuak eraiki ahal izango lukeen eraikina, hiri horretan askotan egon zela adierazten duten dokumentuak baitaude, hala nola,  Lizarrako errege zela dioten dokumentu ugarik baieztatzen duten bezala . Errege horrek berak, Iruñeko errege-jauregia eraikitzeari ekin izana ere hipotesi bat da, nahiz eta zalantza guztiak argitzeko datu eztabaida ezinik ez dagoen. [5]

Granada de Egako Dukeen Jauregia

aldatu

Eraikina Granada de Egako dukerriaren bizileku izan zen 1729an Juan de Idiázquez y Eguíari buruzko titulua sortu zenetik, eta hura okupatu zuten 1868ko abenduaren 17ra arte. Egun horretan, Lizarrako barruti judizialeko Kartzelako Merindadeko Batzordearekin salmenta egin zen, 4.500 ezkuturen truke. [6]

Lizarrako kartzela

aldatu

Eraikin hori ere kartzela gisa erabili zen 1868tik 1954,1era.[2] [6]Pio Barojaren Zalacaín Abenturazalea eleberriaren agertoki literarioa izan zen espetxe hau. Bestetik,  1936an Fortunato Aguirre Lizarrako alkateak espetxe horretan eman zituen azken orduak, beste hainbat lagunekin batera, fusilatu aurretik.

Nafarroako Foru Aldundiaren jabetza

aldatu

1946an, Nafarroako Foru Aldundiak izapideak egiten hasi zen eraikina erosteko eta monumentu izaera berreskuratzeko; hezkuntza eta kultura helburuetarako erabiltzeko. Martxoaren 12an sinatu zuten akordioa, eta 1950ean eta 1952an berretsi zuten berriro. Hala ere, 1954. urtera arte ez da eraikina erabilgarri geratuko, azken presoak espetxe berri batera eraman arte zehazki.[6]

 
Nafarroako errege-erreginen jauregia (Lizarra)

Museoaren egoitza

aldatu

1991ko ekainaren 14tik Gustavo de Maeztu margolariaren museoa dago bertan[7]. Museoko aretoak eraikinaren azken bi pisuetan daude banatuta, eta margolariaren koadroak, marrazkiak, litografiak eta beste hainbat pieza daude bertan.

Erreferentziak

aldatu
  1. Lizarrako Udaletxearen webgunea
  2. a b Adán Lledín, Sheila. (2021-02-08). «Huerta Huerta, Pedro Luis, coord. A propósito de Satán. El submundo diabólico en tiempos del románico. Palencia: Fundación Santa María la Real Centro de Estudios del Románico, 2019 [ISBN: 978-84-17158-15-6»] Eikon / Imago 10: 465–466.  doi:10.5209/eiko.74174. ISSN 2254-8718. (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
  3. «Wayback Machine» www.culturanavarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
  4. Ruiz Maldonado, Margarita. (1976). «LA LUCHA ECUESTRE EN EL ARTE ROMÁNICO DE ARAGÓN, CASTILLA, LEÓN Y NAVARRA» Cuadernos de Prehistoria y Arqueología 3 (1976)  doi:10.15366/cupauam1976.3.004. ISSN 0211-1608. (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
  5. García Guinea, Miguel Angel, ed. (2008). Enciclopedia del Románico en Navarra. Navarra. Fundación Santa María La Real, Centro de Estudios del Románico ISBN 978-84-89483-42-2. PMC 297099797. (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
  6. a b c Pérez Moreno, Lucía C.. (2017-10-02). «R. LLANO - Los encuentros de Pamplona en el Museo de Navarra» ZARCH (8): 340.  doi:10.26754/ojs_zarch/zarch.201782175. ISSN 2387-0346. (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
  7. (Gaztelaniaz) Museo Gustavo de Maeztu. 2023-09-23 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).

Kanpo estekak

aldatu