Gurutze Santuaren baseliza (Tutera)

Gurutze Santuaren baseliza Nafarroako Tutera udalerrian dagoen baseliza katoliko bat da. XII. mendean sagiendar fraideek eraiki zuten[1] eta Tuterako Alde Zaharretik kilometro bat iparraldera[2] eta Ebro ibaiaren eskuinaldeko ertzean dago. Lehenbiziko baselizak eliza eta parrokia tituluak ere bazituen. Bertan, 1235an sortutako Ballesteroak izeneko kofradia bat bazen.[3] Gaur egungo eraikina XIX. mendearen erdialdekoa da. Kristoren kofradiaren egoitza da, horregatik Kristoren baseliza deitzen zaio.

Gurutze Santuaren baseliza
Gurutze Santuaren baselizareen irudia.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaTutera
Koordenatuak42°04′22″N 1°36′28″W / 42.07271°N 1.60777°W / 42.07271; -1.60777
Map
Historia eta erabilera
ElizbarrutiaTuterako elizbarrutia
Arkitektura

Eraikina aldatu

Lehenbiziko baselizak oinplano laukizuzena zuen, gaur egungoa baina handiagoa zen eta bi sarrera ate zituen, nagusia hegoaldean, Tuterara begira, eta bigarrena mendebaldean. Baselizak bost aldare ditu, nagusia Gurutze Santuari sagaratua.

Historia eta eraikinaren kronologia aldatu

 
Gurutze Santuaren baselizaren ataria.

Lehenbiziko baseliza jada 1145an aipatzen da, ziurrenik bere eraikitzaileak izango ziren sagiendar fraideen jabetzakoa zela esanez.[4]1620ean zaharberritua izan zen. 1734ean On Juan de Mur zenaren eskutik baselizako jaiegun eta erromeriaren usadioari ekin zitzaion. 1808an, Iberiar Penintsulako Gerran zehar, frantsesek suntsitu zuten. 1815 berreraikia izan zen, baina 1857an sute batek kiskaldu zuen.

1859an antzinako baseliza zegoen kokalekutik hurbil eraikin berria inauguratu zen, hain zuzen ere, gaur egun dagoena, antzinako baselizaren kokalekua eraikitzera zihoan Zaragoza-Altsasu burdinbidearen linean igarobidean baizegoen. 1972an zaharberritua izan zen.

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. García Gainza, M.A., Heredia Moreno, M.C., Rivas Carmona, J. y Orbe Sivatte, M. (1980). Merindad de Tudela. Nafarroako Monumentu Bilduma, Bianako Printzea Erakundearen argitaletxea, Iruñeko Artzapezpikutza, Nafarroako Unibertsitatea, I. bilduma, 492. orr., 723 lamina.
  2. Martínez-Escalada, J. (1999). Historia de Tudela contada por sus calles. Navarro&Navarro, Zaragoza, 565. orr.
  3. Yanguas y Miranda, M. (1823). Diccionario Histórico-Político de Tudela. Andrés Sebastiánen inprimategia, 336. orr.
  4. Sainz-Pérez, M. (1913-1914). Apuntes Tudelanos. Castro Alava, J.R-ek zuzendutako argitalpena. (1969), Gráficas Mar, Tutera. 3. bilduma, 1430. orr..

Kanpo estekak aldatu