Tuterako elizbarrutia


Tuterako elizbarrutia (latinez eta ofizialki: Dioecesis Tudelensis) antzinako Eliza Katoliko Erromatarraren Euskal Herriko elizbarrutietako bat izan zen, egun Iruñeko eta Tuterako artxidiozesiaren barruan dagoena. XII. eta XIII. mendeetan eraikitako Tuterako Santa Maria katedrala zuen egoitza.

Tuterako elizbarrutia
Dioecesis Tudelensis
Tuterako katedrala
Kokapena
HerrialdeaNafarroa Garaia
Elizako probintziaBurgos
Apezpiku hiriaTutera
Informazioa
Sorrera1783ko martxoak 27
Desegitea1955eko irailak 2
KatedralaTuterako Santa Maria katedrala

Historia

aldatu

Pio VI.ak aita santuak sortu zuen Tuterako elizbarrutia, 1783an, hasieran Burgosko artxidiozesiaren menpean zegoena. Elizbarruti berriak ez zuen luzaro iraun, 1858tik aurrera Tarazonako apezpikuek bere gain hartu baitzuten administratzaile apostoliko gisa. 1955eko irailaren 2tik aurrera Iruñeko artxidiozesiak batera bildu zuen Tuterako elizbarrutia[1].

Apezpikuen zerrenda

aldatu

Hona hemen apezpikuen zerrenda[2]:

1858 eta 1955 artean, Tarazonako apezpikuak izan ziren elizbarrutiaren administratzaile apostolikoak eta hortik aurrera Iruñeko artzapezpikuak.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tuterako elizbarrutia