Guru Nanak (hindiz: ਗੁਰੂ ਨਾਨਕGurū Nānak, gʊɾuː naːnəkᵊ ahoskatua; Nankana Sahib, 1469ko apirilaren 15a - Kartarpur, 1539ko irailaren 22a) sikhismoaren sortzailea izan zen. Sikhek ez ezik, hinduek eta musulmanek Punjaben eta Indiako azpikontinente osoan ere miresten dute.

Guru Nanak
Mural painting of Guru Nanak from Gurdwara Baba Atal Rai.jpg
Sikhismoko lider

- Guru Angad Dev (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaNankana Sahib (en) Itzuli1469ko apirilaren 15a
Talde etnikoaPunjabi people (en) Itzuli
HeriotzaKartarpur (en) Itzuli, 1539 (69/70 urte)
Familia
AmaMata Tripta
Ezkontidea(k)Mata Sulakhni (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HizkuntzakPunjabera
Jarduerak
Jarduerakgurua
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaSikhismoa

Sikh tradizioaren arabera, Nanak hogeita hamar urte zituenean (liburu batzuen arabera hogeita zortzi) era misteriotsu batean desagertu zen. Batzuek Kali Bein ibaian ito zela, eguneko bere ohiko bainuetako batean, uste zuten. Hala ere, Nanak hiru egun beranduago berragertu zen, etengabe errepikatuz «Nā kō hindū nā kō musalmān» ("ez dago hindurik, ez dago musulmanik") esaldia.

Une horretatik aurrera, islamismoaren eta hinduismoaren amaieraren aldeko irakaskuntza berriak zabaltzen hasi zen Nanak, erlijio berri bat sortu ahal izateko: sikhismoaren hasiera izan zena.