Lesakako Zubigaineko dantza

Lesakako Zubigaineko dantza Euskal Herriko dantza ezagunetariko bat da, eta Lesakako ezpata-dantzaren zati da. San Fermin egunarekin batera, uztailaren 7an, Lesakako ezpatadantzariek Zubigainekoa dantzatzen dute Onin ibaiaren ertzeko petrilean. Egun handia da lesakarrentzat, eta zubigainekoa dantzatzen dutenentzat; festa egun horren une hunkigarriena zalantzarik gabe.[1]

Zubigaineko dantza, 2019ko uztailaren 7an.

Jatorria aldatu

XV. mendean herri horretako auzoek sinaturiko haien arteko bake itunaren oroigarria omen da dantza hau. Dena dela, historiatik kanpo, espezialista batzuek urari buruzko San Juaneko solztizio-errituekin ikusi diote lotura handia. [2] Gerta daiteke tradizio desberdinetatik sortutako erritua izatea.

Deskribapena aldatu

Dantza hau Lesakako ezpata-dantza erritualaren atal bat da. Eskol Ttiki etxera heltzerakoan, taldeak Onin ibaiaren kanalizatzen duten hormen gainean ziklo erritualeko hirugarren dantza egiten du: zubigainekoa. Dantza hau hormen gainean aurrera eta atzera eginez dantzatzen da, Zubigainekoaren ondoren, banderaren astintzea egiten da, bandera arboltu, zubitik bertatik eta ibaiaren ubidearen gainetik.[3]

Emakumeen presentzia aldatu

2019ko San Fermin egunean, historian lehen aldiz, 3 emakume ezpatadantzari gisa aritu ziren zenbait urte entseguetan eman ondoren.[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu