B1 gudu droideak, Star Wars sagako filmeetan agertzen diren fikziozko pertsonaia batzuk, robot batzuk dira.

Jatorria aldatu

B1 gudu droideak, Tekno Batasunaren finantzaketarekin sortu eta geonosiar langileek, Geonosis planetako lantegi erraldoietan diseinatu eta eraikitako droide batzuk ziren. Merkataritza federazioak erosi zituen espazioko piratengandik defendatzeko. Hauek, Tekno Batasunarena zen Baktoid Armor Workshop enpresak diseinatu eta masan ekoizten zituen.

Neimoidiar koldarrek, euren droide armada propioan matxinada bat egongo ote zen beldur, kontzientzia propiorik gabe utziz eta unitate bakoitzak, bere ontzi erraldoietako bakoitzeko ordenagailu nagusiari erantzun izateaz ziurtatu ziren. Une honetan, Nute Gunrayk, Naboo planetaren blokeoa eta inbasioa agindu zuen, Padme Amidalaren burugogorkeriagatik galtzen duena.

Handik denbora batera, Sistema Independenteen Konfederakuntzaren arma bezala zerbitzatu zuten Klon Gerretan, bertatik, unitate gutxik ihes egitea lortu zutelarik.

Naboo eta Geonosiseko guduetan bezala, euren etsaiei erasotzeko eta garraiatzeko erabilitako droide hauek, tropaeramaleetan garraiatuak izan ziren, AATetan.

B1 gudu droideak, Klon Gerretako gudu guztietan erabiliak izan ziren, garrantzitsuenen artean, honako planeta hauetan gertatutako guduak nabarmentzen dira: Geonosis, Kashyyyk, Muunilinst, Utapau, Mygeeto, Saleukami, Kato Neimoidia, Orto, Mon Calamari, Dantooine, Koruskant etab...

Klon Gerren amaieran, behin Konfederakuntzako buruzagiak erailak izan ondoren, Darth Vaderrek, gudu droide guztiak desaktibatzeko agindua eman zuen. Hortik aurrera, unitate hauetako bakar bat ere ez zen ikusi, edo hala izan beharko zuen.

Gizor Dellsok, berriz erabili zituen droideak Konfederakuntzari bere loria itzultzeko huts egindako saiakeran. Hala ere, behin Dellso garaitua izan ondoren, droideak erabat desagertutzat eman ziren, baina beste behin ere oker. Geonosiseko bigarren guduan, Gerra Zibilean gertatu zena, Wedge Antillesek, oraindik erabiliak ziren droide mota honetako unitateak ikusi zituen. Aliantza Galaktikoak ere Yuuzjan Vongen inbasioan ere erabili zituen arren.