Nute Gunray
Nute Gunray Star Wars film sagan agertzen den pertsonaia bat da.
Nute Gunray | |
---|---|
Star Warsen unibertsoa | |
Argitalpena | |
Sortzailea | George Lucas |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Heriotza | Mustafar (en) |
Hiltzailea | Darth Vader |
Sexua | gizonezkoa |
Star Wars I. Atala: Mamu mehatxua filmean neimoidiar hau Merkataritza Federazioaren gorengo buruzagia zen eta gorroto berezia zion Padmé Amidala erreginari. Naboo planeta blokeatu eta bertako erregina gaztea atxilotu zuen. Blokeaketan zehar, bere ofizial Tey How eta Rune Haako izan zituen ondoan, bere agindu biziotsuak hitzez hitz bete zituztenak. Nabooko gudua galdu zuen, Amidala erreginak atxilotuz. Lau epaiketa jasan behar izan zituen Koruskant planetako gorteetan.
Star Wars II. Atala: Klonen Erasoa filmean, Errepublika Galaktikoarekin izan zituen lege arazoetatik aske, erregeordea Sistema Independenteen Konfederakuntzako kide bihurtu zen. Geonosis planetan, Geonosiseko Hareako exekuzioan erregea minduta eta egonezinik agertzen da Amidala Erreginak oztopoetatik ihes egitea lortzen duelako, eta berehala Dooku Kondeari haiek akabatzea agintzen dio. Berriz ere porrota jasan zuen Jediak eta Errepublika Galaktikoko klon armadak iritsi ondoren. Geonosiseko kontrol gelan, Gunray desesperatua agertzen da bere armada garaitzen zuen armada baten prestaketagatik. Honela Gunray eta bere finantza aholkularia zen Gilramos Libkathek Geonosisetik ihes egin zuten, Jediek suntsituak izatea eragozteko.
Bere androide armadek Errepublikakoen aurka borrokatu zuten kontaezinbeste gudutan, Klon Gerretan. Gerra hauek ia amaitzear zeudela, Nute Gunrayk mugimendu separatistako gainontzeko kideekin batera bidaiatu zuen Utapau planetarantz, non zenbait hilabetez ezkutatu ziren. Behin Dooku kondea hila izan ondoren, buruzagi separatiztak Grievous jeneralaren zaintzapean geratu ziren, nork ezinikusi handia agertzen duen Gunraygatik. Izan ere Grievous jeneralak Darth Sidiousi erregeordea hiltzea eskatu zion, baina Sidiousek Gunray gerrako funtsezko zati zela erantzun zion Grievousi. Gainera, erregeordeak Grievous jenerala gudurako beste droide bat bezala ikusten zuen soilik.
Erregeordea eta Kontseilu separatistako kideak ziren Darth Sidious zela Grievous jeneralaren bidez separatisten armada eta mugimenduen zati bat maneiatu eta zuzentzen zituena zekiten bakarrak. Darth Sidiousek erregeordeari Mustafar sistemara gainontzeko buruzagi separatistekin bidaiatzeko agindu zion. Eta beraz Darth Sidiousek traditzen ditu eta honela Mustafarren hiltzen da Lord Darth Vader iritsi ondoren, kontseilu separatistaren azken biltzarrean. Bere bazkide Rune Haako eta neimoidiar gerlariek osatutako bere guardia pertsonala egoera berean zeuden. Gunrayk bizia barkatzeko erregutu zion Darth Vaderri, baina honek erregeordea gupidarik gabe hil zuen.