Mon Calamari (Dac ere deitua), Star Wars film sagan agertzen den planeta baten izena da. Bertan, gizaki erako izen bereko espezie bat bizi da.

Ozeano erraldoiek ia osorik estaltzen zuten planeta, han garatu ziren adimendun espezieak, uretakoak edo anfibioak zirela argi utziz. Izatez, bi adimendun espezie zeuden bertan: mon calamariak, buru konkortu eta begi jauzikariak zituztenak, arrainen oso antzerako aurpegiekin. Hauek, baketsuak eta ikasiak ziren, ikerketa zientifiko eta izpiritualean aritzen zirenak. Beste espeziea, quarrena zen. Sakonune handitan bizi zen eta hotz eta maltzurra zen.

Mon Calamarien ordezkaria Antzinako Errepublikan, urte askoan, Ackbar Almirantea izan zen (garai hartarako, Mon Calamariko Kontseiluko presidentea zena).

Klon Gerretan, mon calamariek, paper garrantzitsu bat bete zuten. Quarren Isolamendu Liga, Errepublika eta mon calamarien aurka altxatu zen, behin Sistema Independenteen Konfederakuntzako separatistekin elkartu ondoren. Errepublika Galaktikoak, azkar erantzun zuen, klon armada bat eta Kit Fisto jenerala Mon Calamari planetaren babesle bezala bidaliz. Garaipena, Errepublika eta mon calamarientzat izan zen, separatistak planeta urdin honetatik kanporatuz.

Errepublika Galaktikoaren azken hilabeteetan, planeta, Senatu Galaktikoan, Meena Tills senatari ospetsuak ordezkatzen zuen.

Urte batzuk beranduago, Inperio Galaktikoa planetan sendotu ondoren, Mon Calamariak Aliantza Errebeldera batu ziren, Palpatine Enperadorearen porrotean funtsezko papera bete zutelarik.

Kanpo estekak aldatu