Kato Neimoidia, Star Wars film sagan agertzen den planeta bat da. Sagako III. atala den Star Wars III. Atala: Sithen Mendekua filmean agertzen da.

Kato Neimoidiak, klima epela du. Merkataritza federazioaren "negozio mundu" garrantzitsu bat da, neimoidiar xuhurren altxorraren gordeleku eta etxea. III. atalaren garapen goiztiarrean, Kato Neimoidia, estazio espazial batentzako (I. atalean ikusitako Merkataritza federazioko akorazatuentzako) plataforma bat zuen gasezko planeta erraldoi bat zen. Kato Neimoidiako barnealde harranditsuak, aberastasunekin, metal preziatu dizdiratsuekin eta gehiegikeriaren nabarmentzearen beste adibide batzuekin hornituak dira.

Azken filmean, Kato Neimoidia, amildegi erraldoiak lotzen dituzten arkututako zubiz beteriko hiri-etxe orratzez adierazia dago. Bere definizioa, bi hitzetan, bere garapenean zehar, "zubien mundua" izan zen.

Anakin Skywalker, Obi-Wan Kenobi eta Cody Komandantea Kato Neimoidian hartzen dituen lokazio likatsu bati erreferentzia egiten dion III. ataleko elkarrizketa bat, James Lucenoren Gaizkiaren labirintoa eleberriaren hasierako atala bihurtzeko hedatu zen.

Kato Neimoidia, neimoidiarrek eginiko kolonia ugarietako bat zen. Neimoidia planetaren omenez deitua izan zen, kolonizatzaileen jatorria zena. Klon Gerren garairako, Kato Neimoidia, zenbait gudu gertatu ziren tokia izan zen, lehenetako bat, Errepublika Galaktikoko Obi-Wan Kenobi jenerala buru zuena. Ia amaieran, hurrengo guduetan borroka jarraitu zuena, Plo Koon jenerala izan zen, Jedi Kontseilu Garaiko kidea zen Jedi maisu bat.

Kato Neimoidian, milaka gerlari neimoidiar entrenatzen ziren. Sistema Independenteen Konfederakuntza zerbitzatu zuten neimoidiar armadako soldaduak. Nute Gunray erregeordeak eta bere laguntzaile Rune Haakok, denbora asko pasatzen zuten planeta honetan, non euren goardia neimoidiar propia entrenatzen zen. Planeta, Neimoidiar Tokiko Defentsa Legioek defendatzen zuten.

Kanpo estekak aldatu