Utapau, Star Wars film sagan agertzen den planeta bat da. Star Wars III. Atala: Sithen Mendekua izeneko III. atalean agertzen da, baita bere eleberri eta bideo-jokoan ere. Tarabba sektorean dago, Kanpoaldeko ertzean. Eoi asko lehenago, ozeano zabalez betea zegoen.

Historia aldatu

Jaio zehen lehen adimendun espeziea, Utaia izan zen. Hauek, laburrak bezala ezagutua, euren bizitza laburragatik, lauhanka varaktiloak etxekotu eta zelabere bezala erabili zituzten. Orduan, urak iragazi egin ziren eta lurrazpiko ehundaka akuifero sortu zituzten. Bitartean, lurgaina mortu geratu zen, lur idorrak erakutsiz. Hau gertatzen zen bitartean, Pau'an adimentsuak jaio ziren, ehun urte ere bizi zitezkeenak, agureak bezala ezagunak, zulo hiriak eraiki zituztenak haizetik babestu eta ura ateratzeko. Pau'anek hiriak domeinatzen zituzten, non Utaiak bizi ziren, askoz ugariagoak. Etxez, portuz eta varaktilo ikuiluekin beteriko hamarnaka mailak, igogailu sare erraldoi batekin lotzen ziren. Putzuen amaieran, ura zegoen.

Grievous jeneralak planeta konkistatu zuen Klon Gerren amaieran, han, buruzagi separatistak izateko. Utapau neutral mantendu zen historia guztian, separatistek konkistatu zuten arte. Koruskanteko guduaren ondoren, separatistek Mustafarrera ihes egin zuten, baina Grievous Utapaun geratu zen. Obi-Wan Kenobi Jedi maisuak Utapaura bidaiatu zuen Cody Komandantea buru zuen klon armada batekin.

Kenobik, Tion Medonekin kontaktatu zuen, Pau Hiriko buruzagia zena. Honela, Jedi maisuak Grievous garaitu zuen duelu bizi baten ondoren, eta klonek gudu droideak sarraskitu zituzten. Orduan, Palpatinek, Anakin Skywalkerren laguntzarekin Mace Windu suntsitu ondoren, 66 Agindua ematen die klonei, eta hauek Kenobi erasotzen dute. Kenobik, Utapautik ihes egitea lortu zuen, eta klonak joan egin ziren, Utai eta Pau'anei bizitzen uzteko.

George Lucasen arabera, hau da sagako planeta biologiko ugarietako bat. Hangarrek, sabaia, fosilez betea dutela ikus daiteke.

Kanpo estekak aldatu