Dantooine, Star Wars film sagako planeta bat da. Ez da saga honetako filmeetan agertzen baina Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria izeneko IV. atalean aipatzen da.

Dantooine, Star Warseko fikziozko unibertsoaren arabera, kanpoaldeko ertzean kokatua dago, Errepublikaren arau eta kontroletik urruti. Tatooine bezala, Dantooine, bere zati gehienean, Huttek kontrolatzen dute. Bertako klima, epela da.

Palpatine Enperadorearen Inperioa iritsi baino lau mila urte lehenago, Dantooinek, Jedi akademia ba izan zuen, Koruskanten zegoen Akademiaren sukurtsal bezala funtzionatzen zuena Kanpoaldeko Ertzean. Akademia hau, Darth Malakek suntsitu zuen, Bastila Shan emakume jedia bilatzeko bere nahian. Akademia honen hondakinak, ondoren, Aliantza Errebeldearen base sekretuetako bat izan ziren.

Klon Gerretan, Sistema Independenteen Konfederakuntzak, planeta inbaditu zuen bere droide armadarekin.

Mace Windu buru zuen klon armada handi batek, inbaditzaile droideei aurre egin zien. Gudu honen erdian, lurrikarak eragiten zituen tanke erraldoi separatista bat sartu zen. Zenbait lurrikarekin, klon armadaren zati handi bat suntsitzea lortu zuen, baina ez aurretik droide armadaren zati handi bat sakrifikatu gabe. Mace Windu, lurrikara horien eraginetik bizirik irten zen, baina bere ezpata galdu zuen, eta droideetatik, indarra erabiliz defendatu behar izan zuen, beste lurrikara bati esker, bere laser ezpata aurkitu zuen arte, eta, jauzi batekin bultzatuz, tankean sartzea, pilotuak akabatzea eta tankea barrutik suntsitzea lortu zuen arte. Honekin, Dantooineko gudua Errepublikak irabazi zuen, Star Warsen arabera.

Planeta hau, Aliantza Errebeldearen lehen base sekretuetako bat izan zen, non armak eta borrokaontziak deskargatzen zituzten, aparatu eta hornikuntzez gain. Handik denbora batera, bere kargetako batean Inperioaren zunda bat aurkitu zen, eta planeta utzi egin behar izan zen, Inperioak aurkitu izanak suposatzen zuen arriskuagatik, halakorik gertatu ez zen arren. Beranduago, Inperioak Leia Organari Heriotzaren Izarrean galdeketa egin zionean, honek, Dantooineko basearen kokapena esan zien, basea inor gabe zegoela jakinda.