Guaranieraren Akademia

Guaranieraren Akademia (guaranieraz: Guarani Ñe’ẽ Rerekuapavẽ edo Avañe’ẽ Rerekuapavẽ) guaraniera arautzeaz eta estandarizatzeaz arduratzen den erakunde nagusia da.

Guaranieraren Akademia
Datuak
Motaakademia
HerrialdeaParaguai
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2013ko ekainaren 12a
webgune ofiziala
Facebook: 581165671893528 Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Paraguaik sustatu zuen 2010ean onetsitako Ley de Lenguas delako hizkuntza legearen bidez. 2015eko ekainaren 8an Paraguaiko Hizkuntza Politiken Idazkaritzak akademiaren sorrera ofizialdu zuen Kongresu Nazionalean egindako ekitaldi batean.[1]

2015eko azaroaren 5ean guaranieraz idazteko alfabeto ofiziala onartu zuen akademiak.[2] 2016ko irailaren 7an ortografia arau ofizialak aurkeztu zituen.[3] 2018ko abuztuaren 13an akademiak guaranieraren lehen gramatika ofiziala aurkeztu zuen.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Oficializan creación de Academia de Lengua Guaraní» ABC Color 2015eko ekainaren 8a (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 13a).
  2. (Gaztelaniaz) «Guaraní, con alfabeto oficial» ABC Color 2015eko azaroaren 5a (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 13a).
  3. (Gaztelaniaz) «La lengua guaraní ya tiene reglas ortográficas oficiales» ABC Color 2016ko irailaren 8a (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 13a).
  4. (Gaztelaniaz) «Academia de Lengua Guaraní presenta gramática oficial» Radio Nacional 2018ko abuztuaren 13a (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 13a).

Kanpo estekak aldatu