Guéry mendatea
Guéry mendatea (frantsesez: col de Guéry), Okzitaniako mendatea da, Frantzian. Erdialdeko Mendigunean aurkitzen da, Auvernia-Rodano-Alpeak eskualdean, Puy-de-Dôme departamenduan. Gainak 1.268 metroko garaiera du, Orcival eta Mont-Dore udalerriak elkartzen dituen errepidean, Guéry lakutik oso gertu.
Guéry mendatea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.268 m |
Mota | mendate |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°37′15″N 2°49′14″E / 45.6208°N 2.8206°E |
Mendikatea | Monts Dore (en) |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Auvernia-Rodano-Alpeak |
Departamendua | Puy-de-Dôme |
Frantziako udalerri | Orcival |
Frantziako Tourra
aldatu2020ko Frantziako Tourrak mendate hau igo zuen Orcival aldetik, Châtel-Guyon eta Puy Mary- Pas de Peyrol arteko 13.etapan. Igoera 3.mailako kategoriakotzat hartu zen, eta bertatik Pierre Rolland frantziarra igaro zen lasterketa buru. [1]
Igoeraren datuak
aldatuHasierako herria: Orcival.
Desnibela: 379m. Luzera: 8,4km. Batazbesteko aldapa: %4,5. [2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Frantsesez) Col de Guéry. 2020-09-11 (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
- ↑ «Col de Guéry from Orcival : 1268m» en.cols-cyclisme.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).