Greziako Zazpi Jakitunak

Greziako Zazpi Jakitunak Greziako filosofo eta politikari talde bati eman zitzaion izena, K.a. VI. mendean. Bias Prienekoa, Kilon Lazedemoniakoa, Kleobulo Lindoskoa, Periandro Korintokoa, Pitako Mitilenekoa, Solon Atenaskoa eta Tales Miletokoa izan ziren Zazpi Jakitunak tradizioaren arabera; beste zenbaiten arabera Anakarsis, Epimenides eta Ferezides ere izan ziren taldekoak. Platonen garaitik dira ezagunak, eta Faleroko Demetrioren Apotegmaen garaian egin ziren ospetsu, lan horretan goratu baitzituen Demetriok haien bizipen politikoak; talde horretako kideen ospeaz baliatuz, garai hartako gobernu tiranikoak justifikatu zituen idazle honek.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu