Demetrios Falerokoa (FaleroAtenastik 8 km-ra—, Antzinako Grezia, K.a. 350 inguru - Goi Egipto, K.a. 280 inguru) estatu-gizona eta hizlaria izan zen. Teofrastoren ikasle eta adiskidea. Atenasko gobernaria K.a. 317-307 bitartean, Kasandrok agindurik. Aginte zuhurra eta berrizalea eraman zuen aurrera. Egiptora erbesteratu behar izan zuen, Ptolomeo Soterren gortera, Demetrio I.a Poliorcetesek Atenas menderatu zuenean. Demetrios Falerokoak Alexandriako liburutegia osatzeko aholkua eman zion Ptolomeo Soter egiptoar erregeari. Bere idazlanetan gai ugari ukitu bazituen ere, Atenasko gobernuaren gorabeheren berri eman zuen batez ere. Oso hizlari iaioa izan zen.

Demetrios Falerokoa

Alexandriako Liburutegiko zuzendaria

- Zenodotus (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaPhaleron (en) Itzuli eta Antzinako Atenas, K.a. 350
HerrialdeaAntzinako Atenas
HeriotzaEgipto, K.a. 283 (66/67 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, filosofoa eta liburuzaina

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu