Green Lantern (filma)
Green Lantern (euskaraz Linterna Berdea) 2011ko Martin Campbell zeelandaberriar zinema zuzendariak zuzendutako superheroi film bat da. DC Comics argitaletxeko Green Lantern superheroiaren komikietan oinarritua dago. Ryan Reynolds, Blake Lively, Peter Sarsgaard, Mark Strong, Angela Bassett eta Tim Robbins aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua aldatu
Hal Jordan (Ryan Reynolds) proba-pilotuak hiltzorian dagoen estralurtar bati superbotereak ematen dizkion eraztun bat jaso du, bai eta unibertsoan bakea mantentzeko betekizuna duen galaxiarteko eskoadroloi bateko kidea izateko aukera ere: Unibertsoaren Zaindariak direlakoak. Hal Jordanek ardura hori ekidin nahiko du, baina Lurrak eta Green Lantern Corps taldeak mehatxu bati aurre egin behar izateak heroi batean bilakatzera derrigortuko dute.
Aktoreak aldatu
- Ryan Reynolds: Hal Jordan / Green Lantern
- Blake Lively: Carol Ferris
- Peter Sarsgaard: Hector Hammond doktorea
- Mark Strong: Thaal Sinestro
- Tim Robbins: Robert Hammond senataria
- Jay O. Sanders: Carl Ferris, Carol Ferrisren aita
- Taika Waititi: Thomas Kalmaku, Hal Jordanen adiskidemina
- Angela Bassett: Amanda Waller doktorea
- Mike Doyle: Jack Jordan, Jordanen anaia
- Jon Tenney: Martin Jordan, Hal Jordanen aita
- Leanne Cochran: Janice Jordan
- Temuera Morrison: Abin Sur
- Jeff Wolfe: Bob Banks
- Geoffrey Rush (ahotsa): Tomar-Re
- Michael Clarke Duncan: Kilowog
- Clancy Brown (ahotsa): Parallax
- Nick Jandl: Jim Jordan, Hal Jordanen anaia
- Dylan James: Jason Jordan, Jim Jordanen bigarren semea eta Hal Jordanen hiloba
- Jenna Craig: Carol Ferris, hamaika urterekin
Kanpo estekak aldatu
- Green Lantern filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)