Grand Hotel Ezcurra Donostian 1870etik 1941era bitartean funtzionamenduan egon zen negozioa izan zen. Aristokraziako familia askok bertan eman zituzten oporrak, askok modu erregularrean, eta sukalde modernoa izateagatik ezaguna zen[1].

Grand Hotel Ezcurra
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′16″N 1°58′52″W / 43.321°N 1.981°W / 43.321; -1.981
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1870
Berrikuntza 1906
Berrirekitzea 1907ko ekainaren 24a
Eraistea 1941
Erabilerahotela

Historia aldatu

Aurrekari historikoak aldatu

Camino kalea 1.go zenbakian izan zuen lehenengo kokapena.

Ezcurra familiak lehenago fonda bat izan zuen Ikaslekuetako plazatxoan, hau da Sarriegi plazan. Martin Ezcurra Gros auzora pasa zenean bere arreba Ignacia Ezcurra geratu zen Alde Zaharreko ostatuan. Ostatu hau, La Estrella izenarekin martxan egon zen 2003. urtera arte.

Kokalekua aldatu

Grand Hotel Ezcurra ireki zenean Santa Katalina kalean jarri zen, lehenengo zenbakian. Bertan zeuden lehen Zurriolako lorategiak eta pasealekua, gaur egun Maria Cristina hotela eta Okendo plaza dauden lekuan. Oraindik garatu gabeko Gros auzoaren aurrez aurre zegoen, eta operatik gertu zegoela easteaz gain, Ulia mendira bistak zituela aipatzen zuten publizitatean[2].

Aitzindariak aldatu

Martin Ezkurra, hostalaritza enpresaria izan zen bultzatzailea eta 1870. urtean ireki zuen.[2]

Deskribapena aldatu

80 logela, gehienak itsasora begira, Groseko hondartzara.

Garajea, omnibus eta zalgurdi zerbitzua zeuzkan bere bezeroei arreta eskaintzeko.

Bere sukalde zerbitzua Jose Echaveren eskutan zegoen. Echave gero La Urbana hotel- jatetxearen jabea izan zen.

Martin Ezcurra hil zenean bere alargunak hartu zuen hotelaren ardura.

1906. urtean Ramon Cortazar arkitektuari enkargatu zizkioten berritze lanak.

Sotoan barne lanerako sailak berritu ziren. Bezeroentzat jangelak berritu ziren. Santa Catalina kaletik ireki zen sarrera nagusia. Garaiko iragarkien arabera igogailua eta elektrizitatea zeukan eta logelak bainugelekin.[3]

Galeria aldatu

Hotela garaiko iragarkietan agertzen zen. Adibidez: .[Betiko hautsitako esteka]

Bibliografia aldatu

  • Suplemento Revista Internacional. "Las Maravillas de España : San Sebastián, residencia real". Viuda de Tasso. Barcelona, 1915, p. 7 - Las Maravillas de España : San Sebastián, residencia real. Udal Liburutegi Sarearen Liburutegi Digitala Maravillas de España
  • Gómez Beldarrain, Laurentino (2012), Turismo y hoteles en la tarjeta postal: Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa., Donostia, Idazti, 2012. p. 21-24
  • Peña, Juan María : Recuerdos del Hotel de Londres y de Inglaterra, Donostia [s.n], 1987.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) ABC (Madrid) - 01/07/1924, p. 24 - ABC.es Hemeroteca. (Noiz kontsultatua: 2017-07-26).
  2. a b Gómez Beldarrain, Laurentino. (2012). Turismo y hoteles en la tarjeta postal: Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa.. , 21 or..
  3. Gómez Beldarrain, Laurentino. (2012). Turismo y hoteles en la tarjeta postal: Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa.. , 21-22 or..

Kanpo estekak aldatu