Grand Départ
Grand Départ bat (italieraz Grande Partenza, euskaraz irteera handia) Itzuli Handien kontestuan hasierako etapak bere baitan hartzen dituzten ekitaldia dira. Ohikoan eskualde jakin baten protagonismoa bilatzen da, erakundeen babesletzarekin, baita ere itzuliaren jatorrizko herrialdetik kanpo, eskualdearen sustapena bilatzeko. Marketin operazioa izan ohi da, kirol antolakuntzaz gain.[1]
Grand Départ | |
---|---|
Mota | gertaera |
Honen parte da | Frantziako Tourra eta Italiako Giroa |
Kirola | errepideko txirrindularitza |
Adibideak
aldatuTourrekoak
aldatuTourraren kasuan, adibidez, EAEko agintaritzekin antolatu zen Grand Départ Pays Basque 2023an Euskal Herrian,[2] eta 2024an Grand Départ Florence Émilie-Romagne 2024 izan zen Italian.[1]
Tourraren Amaury Sport Organisation (ASO) antolakuntzak kanon bat kobratzen dio eskualdeko erakundeei Grand Départ bat bertan izateagatik. Danimarkako irteeraren 2022ko kasuan 10 milioi[3] euro kostatu zela argitaratu zen. EAEko 2023koan 12 milioi euro inbertitu zirela argiru zuen Eusko Jaurlaritzak, zeinetarik 7.72 milioi ASOrentzat izan ziren.[4]
Emakumezkoen Frantziako Tourrak lehen aldiz antolatu zuen Frantziako mugetatik kanpoko Grand Départ bat Rotterdamen, Herbehereetan, 2024an.[5]
Beste batzuk
aldatuItaliako Giroaren kasuan Grande Partenza 2022 delakoak Hungaria izan zuen protagonista eta Grande Partenza 2018koak Israel.[6] Espainiako Vueltan ere egin izan dira horrelakoak, baina ez da termino berezi bat erabili izan, irteera edo irteera ofizial epitetorik gabeak erabili ziren adibidez 2022an Herbehereetan egindako Vueltaren 3 etapako ekitaldian.[7]
Terminoak itzuli handietatik beste batzuetara ere migratu du. 2023ko Tour of Britain itzuliak Grand Départ bat izan zuen Manchester Handia eskualdean.[8]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Grands Départs» www.letour.fr (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
- ↑ «Tour de France - Irteera Euskal Herritik 2023» letour.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
- ↑ (Ingelesez) Farrand, Stephen. (2022-07-03). «Denmark gives Tour de France perfect Grand Départ» cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Rioja, Iker. (2023-09-28). «La letra pequeña del Tour de Francia en Euskadi: así se repartieron los 11,7 millones en contratos» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ (Ingelesez) Robarts, Stu. (2023-07-11). «Rotterdam to host Grand Départ for 2024 Tour de France Femmes» Sportcal (Noiz kontsultatua: 2024-06-22).
- ↑ (Ingelesez) «Grande Partenza 2022» Giro d'Italia 2024 (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Vuelta 22 saldrá de los Países Bajos - La Vuelta 2023» www.lavuelta.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).
- ↑ (Ingelesez) Bull, Nick. (2022-12-08). «Greater Manchester to host Tour of Britain 2023 Grand Départ» Tour of Britain (Noiz kontsultatua: 2023-10-31).