Grampianak
Grampianak edo Grampian mendiak[1] (Eskoziako gaeleraz: Am Monadh; ingelesez: Grampian Mountains) Eskoziako Lur Garaietan dagoen mendikatea da.
Grampianak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Ben Nevis |
Garaiera | 1.344 m |
Mota | mendikate |
Geografia | |
Koordenatuak | 56°55′N 4°00′W / 56.92°N 4°W |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Aberdeenshire |
Geologia | |
Material nagusia | Arroka metamorfiko |
Geografia
aldatuEz da erraza esaten zein eremu harten duen baina normalean Highland eskualdearen hegoaldea eta Moray eta Aberdeenshire eskualdeak hartzen ditu. Britainia Handia uharteko mendirik altuenak bertan daude, besteak beste Ben Nevis (1.344 m.), denetan garaiena eta Ben Macdui (1.309 m.). Mendebaldeko mendikateak Cairngorms izena hartzen du.
Herrialdeko ibai askok ere bertan dute iturria, aipagarrienak Tay, Spey, Don eta Dee.
Historia
aldatuKornelio Tazito historialari erromatarrak Mons Graupius aipatu zuen, bertan 83. urtean Gnaeus Julius Agricolak bertako kaledoniarrak garaitu zituen. Grampians izena mendikate guztiari 1520 urtean ezarri zion lehen aldiz Hector Boece historialari eskoziarrak. Bertako biztanle gaelera hiztunek ordea Mhonaidh izena eman zioten.
Mendikate bat baino mendikateen multzo bat izanik normalean Grampian eskualdea esaten da, ingelesez Grampian Region eta eskoziako gaeleraz Roinn a' Mhonaidh.
Mendiak
aldatuEskoziako hamar mendi garaienak honako hauek dira:
- Ben Macdhui (1.310 m.)
- Braeriach (1.296 m.)
- Cairn Toul (1.291 m.)
- Sgor an Lochain Uaine (1.258 m.)
- Cairn Gorm (1.244 m.)
- Aonach Beag (1.234 m.)
- Càrn Mòr Dearg (1.220 m.)
- Aonach Mòr (1.218 m.)
- Ben Lawers (1.214 m.)